Espazioaren esplorazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t →‎Erdi Aroa: Barne lotura zuzenketak
10. lerroa:
 
[[Fitxategi:Heliocentric.jpg|thumb|left|[[Nikolas Koperniko|Copernicok]] defendatu zuen [[heliozentrismo|sistema heliozentrikoaren]] islapena]]
[[Johannes Kepler|Keplerrek]], planeten ageriko posizioari buruzko behaketa zehatzaz baliatuz, planeten mugimenduari buruzko legeak finkatu zituen. Planetek [[Eguzkia]]ren inguruan [[orbita eliptiko]]ak abiadura desberdinean irudikatzen zituztela ondorioztatu zuen. [[Newton]]ek planeten erakarpen indarra [[Lurra]]ren grabitatearekin parekatzea lortu zuen. Zientzialari ingelesak grabitate indarrak gutxiagotu egiten zela distantziaren karratuaren arabera erakutsi zuen eta honek [[Johannes Kepler|Kepleren]] planeten mugimenduari buruzko teoriaren jatorria izan zela frogatu zuen. [[Grabitazio|Grabitate unibertsal]]aren legea ikusgai jarri zuen.
 
[[Fitxategi:Design for a Flying Machine.jpg|thumb|Hegan egiteko gailu baten diseinua (1488), Institut de France, Paris]]
Bitartean, era guztietako aurkikuntza zientifikoak eman ziren, gizakien hegan egiteko gura izan zen horietako bat. Hasieran, txorien hegalen mugimendua imitatuz hegan egiten lortu zitekeela pentsatzen zen, eta XIII. mendean [[Roger Bacon]]ek airea baino astunagoa zen tramankuluak hegan egin zezakeela adierazi zuen. XVI. mendearen hasieran, [[Leonardo da Vinci]]k, historiako jeniorik garrantzitsuenetarikoak ([[arkitektuarkitekto]], [[eskulturagintza|eskultore]], [[margolaritza|margolari]], [[biologia|biologo]], [[musika]]ri, [[filosofo]], [[idazle]] eta [[ingeniaritza|ingeniaria]]), gerora bihurgarri izango ziren diseinuak garatu zituen. Airea baino astunagoa izanik hegan egin zezaketen hiru tramankulu asmatu zituen: [[planeagailu]]a, [[helikoptero]]a eta [[ornikoptero]]a (txoriek bezala mugi zezakeen makina). Halaber, [[Galileo Galilei|Galileo]] ikerketa esperimentalaren aitzindaria izan zen. Historian zehar, hegan egiteko gailuen diseinuak burutu ziren, gehienek porrot egin zuten, baina airea menperatzeko eta hegan egiteko ametsa bete zen, gero eta azkarrago eta urrunago. Aitzitik, gizadia hegan egiteaz ez zen konformatzen eta bere muga zeruaz gaindi ezarri nahi zuen, [[espazio]]an alegia.
 
[[Astronautika]]k arazo ugari mahaigaineratu zituen. [[Lurra]]ren erakarpena gainditzeko zailtasuna zen oztopo nagusia, arazoari aurre egiteko ibilgailuaren abiadurak infinitutik [[Lurra|Lurrera]] jausten den gorpu batek hartzen duen abiadura adina behar zuen. Ihes egiteko abiadura segundoko 11.200 metrokoa da, hots, 40.320 km/h. Jaurtitutako [[espazio ontzi|ontzi]] batek 8.000 m/s-ko abiadura gainditzea lortzen ez badu [[Lurra|Lurrera]] jausiko litzateke. 8.000 m/s-ko [[abiadura]] gainditzean ihes egite-abiadura gutxiago bada, ontzia ez litzateke jausiko [[Lurra|Lurrera]], baina ez luke bere erakarpenetik ihes egingo planetaren [[indar zentrifugo]]ak bere grabitatearen eragina orekatuko baitzuen, horrenbestez bere [[orbita]]n iraungo luke (8.000 m/sg gutxiengo abiadura da satelite bat [[orbita]]n jarri ahal izateko).
 
8.000 m/s baino gehiagoko abiadurarekin [[orbita]]k [[elipse|eliptiko]]ak bihurtzen dira. 11.200 m/s-ko abiadurarekin ontziak [[Lurreko erakarpena]] gaindituko zuen horretatik erabat aske geratuz. [[Atmosfera]]tik doazen [[hegazkin]]ek euren [[eragile]] eta [[hego]]ei esker maniobratzen dute ibilgailu bera [[grabitatearen indar]]rari eutsiz airean. Haatik, [[espazio ontzi]] batek ezin du erabili [[hego]]rik bere burua eusteko [[espazio]]an [[aire]]rik ez dagoelako. Altueran mantentzeko. [[orbita]]n sartu behar da, horretarako [[hego]]en ordez [[suziri|koheteak]] behar dira [[espazio ontzi|ontzia]] bultzatzeko eta maniobra dezan.
 
K.a. XVII. mendean [[Txinako Herri Errepublika|Txinan]] lehenengo suziriak asmatu ziren bolbora erregai solido gisa erabiliz. [[Harrikatz|Ikatza]], [[sulfuro]] eta [[gatza]]ren nahasketa erabiliz [[banbu-kanabera]]k betetzen ziren eta jaiegunetan zeremonial suen legez botatzen ziren. [[1405]]ean [[txinako Herri Errepublika|txinatarrek]] [[suziri]]ak eta [[bolbora]] erabiltzen zituzten defentsarako armatzat. Esaterako, [[1258]]an [[Mongolen Inperioa|mongolek]] suziriak erabili zituzten [[Bagdad]] erasotzeko. Gerora, [[Luis IX.a Frantziakoa|Luis IX.a Frantziako]] erregearen armadak erabili zituen. [[1300]]an suziria Europako herrialdeen armategietara hedatu zen, eta edozein gudatan erabiltzen hasi ziren, [[Orléans|Orleansen]] [[Ehun Urteetako Gerra|Ehun Urteko Gerran]], besteak beste. Horrela, pixkanaka euren irismena eta hegaldiko egonkortasuna hobetzen joan zen.