Kimika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
28. lerroa:
Ekialdean ''chemia'' izenez ezagutzen zen zientzia hori [[arabiar]]rek ekarri zuten [[Europa]]ra, ''kimiya'' izenez. Gero, ''al'' artikulua jarrita, ''al kimiya'' bihurtu zen –''alkimia'', alegia–, eta ''kimika'' azkenean.
 
VII. mendean izan zuen alkimiak bere garairik oparoena. Metalak alkimistentzat hiru gairen hastapenen nahastea ziren: merkurioaren metalikotasuna eta hegazkortasuna, sufrearen errekortasuna, eta gatzaren disolbagarritasuna eta sendotasuna. Begi bistakoa zen, beraz, metalek hastapen berdinak zituztenez, urrea lor zitekeela metaletatik abiatuz.Alkimisten arabera, metalak urre bihurtzeko filosofia-harria behar zen. Filosofia-harria, beraz, alkimista guztien helburu bihurtu zen, harri hartaz edozein substantzia urre bihurtzeaz gainera, gizakiak betiko gaztetasuna eta edertasuna, eta hilezkortasuna ere lor baitzitzakeen, haren infusioa edanez gero. Ez da harritzekoa beraz, zaharrak, gaixoak eta elbarriak elixir horren bila ibili izana. Jainkoak aukeratuak omen ziren alkimistak, materiaren eraldatzearen sekretuak ezagutzeko, eta sinbolo eta ikur ezezagunen bidez idazten zituzten beren aurkikuntzak. Ez ziren, ordea, beren helburua lortzera iritsi, baina, hala ere, artean ezezagunak ziren produktu askoren berri eman zuten, beste produktu asko lortzeko bideak zabaldu zituzten, aparatu asko diseinatu zuten… Hori guztia oso lagungarria izan zen handik harako ikerkuntzan. Alkimisten artean aipagarriak dira [[Jabir ibn Hayyan|Abu Musa Jabir ibn-Hayyan]] (Geber izenez ezaguna), [[San Alberto MagnoHandia]], [[Tomas Akinokoa|San Tomas Akinokoa]], [[Ramon LullLlull]] mallorcarra eta [[Arnaldo Vilanova]] katalana, besteak beste.
 
=== Iatrokimika ===