Jacques Bénigne Bossuet: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: Condom (Gers)
7. lerroa:
Bere jaioterriko [[jesusen Konpainia|jesuitetan]] lehen ikasketak egin ondoren, Parisa aldatu zen. 1652an apaiz eginik, [[Metz]]en egon zen 1658 arte. Berriro Parisa itzulirik (1659), predikuak egiteari lotu zitzaion bete-betean, San Bizente Paulekoaren aholkuz. 1662an [[Garizuma]]ko [[prediku]]ak egin zituen erregearen eta gortearen aurrean. Ildo beretik, handiki batzuen ohoretan eginiko hileta-predikuek ospe handia ekarri zioten.
 
[[CondomeCondom (Gers)|Condom]]koeko apezpikua zela (1659), erregegaiaren irakasle izendatu zuten, eta 1670etik 1680ra eginbide hori bete zuen. Haren ikaslearentzat egindako obra aipagarriak dira ''Discours sur l´histoire universelle'' (1681) eta ''Politique tirée des propres paroles de l´Ecriture Sainte'' (bukatu gabea eta 1709an argitaratua).
 
Gero, 1681ean, [[Meaux]]eko apezpiku izendatu zuten. [[Erreforma protestantea|Protestanteen]] aurkako borroka teologikoari ekin zion: ''Histoire des variations des églises protestantes'' (1881), ''Advertissements aux protestants'' (1689-1691). Gero, [[kietismo]]aren eztabaidan esku hartu zuen, Fénelonen aurka: ''Relation sur le quiétisme'' (1698). Antzerkiaren etsai agertu zen: ''Maximes et réflexions sur la comédie'' (1694). Bizitzaren azken aldi horretan hizlari sakratu gisa jardun zuen berriro, hileta-prediku gehiago eginez. Moralista, teologo eta politiko gisa ortodoxiari atxikia, ''Biblia'' eta ''Apokalipsi''ko ikuskariz beteriko predikuetan pasarteen erritmoak, hiztegiaren joritasunak eta irudien lirismoak ahalmen poetiko berezia damaiote bere jardunari.