Espazioaren esplorazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
6. lerroa:
=== Erdi Aroa ===
[[Fitxategi:Cellarius ptolemaic system.jpg|thumb|Ptolomeoren sistemaren adibidea non [[Lurra]] ardatza den]]
[[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] aurrerapenak bizkor garatu zuten [[astronomia]]ren alorra. Zientzialari poloniarrak [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] sistema zalantzan jarri zuen planetak eguzkiaren inguruan mugitzen zirela adieraziz. Horrela, [[astronomia|astronomia modernoaren]] oinarria izango zen [[heliozentrismo|teoria heliozentrikoaren]] sortzaile bihurtu zen. Hala ere, teoria honek zuzenketa nabariak behar izan zituen planeten mugimenduari azalpena eman zezan esferen perfekzioa zela eta. [[1609]]an, [[Galileo Galilei|Galileok]] bere lehenengo teleskopioaren sorrerarekin [[Artizarra]]ren faseak ikustea lortu zuen. Behapen hauek [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] astronomia deuseztatu zuten eta [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] teoriak berrestu zituzten. Halaber, [[Galileo Galilei|Galileok]] [[Esne Bidea|Esne BIdea]] izar-multzo gisa eta [[Jupiter|Jupiterren lau satelite nagusiak]] aurkitu zituen. Aitzitik, esan ohi da [[teleskopio]]aren sortzailea [[1608]]an [[Hans Lippershey]] izan zela eta urtera [[Galileo Galilei|Galileok]] mekanismoa hobetu zuela organu baten hodi zahar bat erabiliz.