Donatello: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
21. lerroa:
 
== Bizitza ==
Donato di Betto Bardi zuen benetako izena, eta [[1386]] inguruan jaio zen. [[LorentzoLorenzo Ghiberti]]rekin eta [[Nanni di Banco]]rekin hasi zen eskultura lantzen, eta Bancoren lankide izan zen [[Santa Maria del Fiore|Florentziako katedralean]]. Bere lehen obrek (''Dabid,'' 1408, [[marmol]]ezko eskultura) eragin [[arte gotiko|gotiko]] nabaria duten arren, ''San Markoren eskultura''-k (1411-1412) forma askoz ere biziagoak, errealistagoak erakusten ditu, eta baita ''Igarleen'' sailak ere (aipatzekoa da horien artean ''Habacuc'', ''Il'' ''Zuccone'' edo ''burusoila'' deitua).
 
Donatelloren ekarpen handienetariko bat izan zen behe-erliebeetan teknika berezi bat, ikuspuntuarena, erabili zuela, [[margolaritza]]n hamar bat urte geroago erabiltzen hasi zena (''San Jorge'' azpiko behe-erliebea, 1416-1420). Horrez gainera, berebiziko eragina izan zuen ondoko hilobi-eskulturan ([[Joan XXIII.a antipapa]]ren hilobia, [[Michelozzo]]rekin batera, 1425).