Diana (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Barne lotura zuzenketak
3. lerroa:
[[Erromatar mitologia]]n, '''Diana'''<ref>[http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0082.pdf Euskaltzaindiaren 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak]</ref> (latinez {{IPA|djana|}} ahoskatua) ehizaren jainkosa zen, naturaren babeslea. [[Greziar mitologia]]n, haren baliokidea [[Artemisa]] da.
 
Hasieran, ehizaren jainkosa izan zen, lurralde eta animalia basatiekin erlazionatua. Geroago, [[Selene (mitologia)|Selene]] ordezkatu zuen, eta kastitateren ikur ere bilakatu zen. Poesian, haren indarra, liraintasun atletikoa, edertasuna eta ehizarako dohainak goraipatzen ziren.
 
Praktikan, hirutasun bat osatzen zuen Egeria uretako ninfarekin eta Virvio basoetako jainkoarekin.
 
[[Jupiter (mitologia)|Jupiterren]] eta [[Leto|Latona]]ren alaba zen, eta bere anaia [[Apolo]] baino lehen jaio zen. Bere ama erdi-minetan ikusi zuenean, haurgintzarako beldurrak hartu zuen, eta aitari eskatu zion birjinitateari eusteko baimena ematea, bere ahizpa [[Minerva]]ri bezala. Horregatik, Apoloren orakuluan, bi jainkosa horiei «birjina zuriak» izena eman zitzaien.
 
Jupiterrek arkua eta geziak eman zizkion, eta basoetako erregina bihurtu. Diana zorrotza eta ankerra zen. Begiko ez zituenei uztak suntsitzen zizkien, abereak sarraskitu, epidemiak sorrarazi eta seme-alabak hiltzen zizkien.