'''Alderdi Popularra''' ({{lang-es|Partido Popular}}) [[Espainia]]ko [[alderdi politiko]] eskuindar nagusia da. [[Manuel Fraga|Manuel Fraga Iribarnek]] eratu zuen, [[1976]]. urtean, ''[[Alianza Popular]]'' izenarekin. Alderdiko gaur egungo burua [[Mariano Rajoy]] da, eta idazkari nagusia [[María Dolores de Cospedal]]. Alderdi Popularraren ideologia [[eskuin politiko|eskuindarra]] da, eta gizarte balioetan kontserbadorea.
== Historia ==
bako Foru Aldundia eta Gasteizko udala eskuratu zituen, horien buruan [[Ramón Rabanera]] eta [[Alfonso Alonso]] jarriz.
EAE mailako politikagintzari dagokionez, 1998ko , EAJ eta PSE-EEren atzetik. Guztira 3 udalerritako alkatetzak ditu, 2 Araban eta 1 Gipuzkoan.
=== Alderdi Popularra Nafarroan ===
{{sakontzeko|Nafarroako Alderdi Popularra}}
{{sakontzeko|Nafar Herriaren Batasuna}}
[[Nafarroa]]n Alderdi Popularra [[Unión del Pueblo Navarro|UPNren]] bidez aurkeztu da [[1991]]tik [[2008]]ra. Urte hartako urrian krisia izan zen PP eta UPNren arteko harremanetan. UPNk [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEren]] Espainiako aurrekontu orokorren bozketan, [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Kongresuan]], abstenitzea erabaki zuenean PPk UPNrekiko harremanak behin-behinean bertan behera utzi zituen. [[Urri]]aren 28an PPk UPNrekin zuen akordioa apurtutzat jo eta alderdia Nafarroara hedatuko zuela jakinarazi zuen<ref>[http://www.berria.info/albisteak/30123/PPk_alderdia_sortuko_du_Nafarroan.htm PPk alderdia sortuko du Nafarroan] ''Berria'', 2008ko urriaren 28a</ref>.