Ireki menu nagusia

Aldaketak

5.384 bytes removed, Duela 3 urte
 
== Historia ==
bako Foru Aldundia eta Gasteizko udala eskuratu zituen, horien buruan [[Ramón Rabanera]] eta [[Alfonso Alonso]] jarriz.
Espainiako PP 1989an sortu zen, ordu arte [[Alianza Popular]] izandakoak bere IX. Kongresuan izen berria hartzea erabaki zuenean.
 
EAE mailako politikagintzari dagokionez, 1998ko , EAJ eta PSE-EEren atzetik. Guztira 3 udalerritako alkatetzak ditu, 2 Araban eta 1 Gipuzkoan.
[[1996]]tik [[2004]]ra [[Espainiako Gobernua]]z arduratu zen, [[José María Aznar]] presidente bezala.
 
=== Alderdi Popularra EAEn ===
{{sakontzeko|Euskadiko Alderdi Popularra}}
[[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n ere hasieratik dihardu PPk, eta 1990ko legebiltzarrerako hauteskundeetan hartu zuen lehenengoz parte izen horren pean. Lehen hauteskunde haietan botoen %8,23 baino ez zituen lortu Alderdi Popularrek, eta haiei esker 6 parlamentari eskuratu zituen. Nolanahi ere, asko hobetu zituen aurreko legebiltzarreko hauteskundeetan bere aurrekari [[Koalizio Popularra|Koalizio Popularrek]] lortutako emaitzak, CPk bi legebiltzarkide baino ez zituen eta. Orduz geroztik, gora egin zuen botoetan, EAEko eskuin [[espainiar nazionalismo|espainolista]] bere inguruan bildu baitzuen PPk.
 
1993ko hauteskunde orokorretan botoen %15 lortu zituen, %18,6 1996koetan eta %28,8 2000. urtekoetan: Araban hiru senatari eta bi diputatu, Bizkaian senatari bat eta hiru diputatu, eta Gipuzkoan senatari bat eta bi diputatu eskuratu zituen. 2000. urteko hauteskunde orokorretan EAEko bigarren alderdia izan zen PP boto kopuruan, EAJren atzetik bi punturen aldez bakarrik.
 
Eusko Legebiltzarrean izan duen ordezkaritzari dagokionez, nahiz eta hauteskunde horietan orokorretan baino emaitza pobreagoak izan, etengabe igo da botoetan zein eserlekuetan: 1994koetan botoen %14,4 eta 11 legebiltzarkide lortu zituen, eta 1998koetan botoen %20 eta 16 legebiltzarkide. 1998ko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ere EAEko bigarren alderdi bilakatu zen PP botoen arabera, postu hori [[PSE-EE]]ri kenduz. 1999. urtean egindako udal, batzar nagusi eta Europako parlamenturako hauteskundeetan ere emaitza aipagarriak lortu zituen PPk, goranzko joerari eutsiz. Bigarren postua berretsi zuen EAJ-EA alderdiek osatutako koalizioaren ondotik Europarako parlamenturako hauteskundeetan, eta udal eta batzar nagusietarakoei dagokienez, nabarmen egin zuen gora EAEko hiru lurraldeetan. Gorakadarik nabarmenena, ordea, [[Araba]]n izan zuen, eta emaitza horiei esker eta sozialisten laguntzaz hainbat urtez EAJren esku egondako bi erakunde garrantzitsu Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko udala eskuratu zituen, horien buruan [[Ramón Rabanera]] eta [[Alfonso Alonso]] jarriz.
 
EAE mailako politikagintzari dagokionez, 1998ko hauteskundeen ondoren hasi zen legegintzaldian oposizio gogorra egin zion PPk EAJk eta EAk osatu zuten Jaurlaritzari, [[Juan José Ibarretxe|Juan Jose Ibarretxe]] lehendakaria buru zela, hasieran [[Euskal Herritarrok|EHren]] babes parlamentarioarekin. 2000. urteko urrian lehendakariaren aurkako [[zentsura mozio]]a ere aurkeztu zuen PPk baita PSE-EEk ere. Eusko Legebiltzarraren historian lehendakari baten aurka aurkeztutako lehena, Lehendakariak legegintzaldia bertan behera utzi eta hauteskundeak dei zitzala behin eta berriro eskatuz.
 
EAJ eta EA [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena|Lizarrako Akordioa]] sinatu ondoren EHrekin lerratuta egoteaz salatuz, PPk eta PSE-EEk euren arteko elkarlana indartu zuten, eta horren lekuko izan zen, besteak beste, alderdi biek 2000. urteko abenduan hilabeteko negoziazioaren ondoren estatu mailan sinatutako ''Acuerdo por las libertades y contra el terrorismo'' deituriko akordioa.
 
ETAk gogor eraso zon PPri: 1995ean [[Gregorio Ordóñez|Gregorio Ordoñez]] Donostiako zinegotzia eta 1997ean [[Miguel Ángel Blanco|Miguel Angel Blanco]] Ermukoa hil zituenez geroztik, beste hainbat PPko zinegotzi hil zituen Euskal Herrian zein Euskal Herritik kanpo, baita, 2001. urteko apirilean, Aragoiko PPren presidentea ere. Su-etenaren aurreko urtean, 1998an, lau zinegotzi eta haietako baten emaztea hil zituen, eta su-etena bertan behera utzi ondoren, beste lau 2000. urtean zehar.
 
2001. urteko hauteskundeetan lortu zuen boto kopuru handiena EAEko PPk. Hortik aurrera, botoen beherakada jasan zuen. Gaur egun, PP Eusko Legebiltzarreko hirugarren alderdia da eserlekuen kopuruarekiko, EAJ eta PSE-EEren atzetik. Guztira 3 udalerritako alkatetzak ditu, 2 Araban eta 1 Gipuzkoan.
 
[[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n hirugarren indar politikoa da botoen kopuruarekiko, [[Eusko Legebiltzarra|Eusko Legebiltzarrean]] 13 eserleku betez. Hirugarren alderdia izan arren, Legebiltzarreko mahaiaren presidentzia du PPk ([[Arantza Quiroga]]) [[PSE-EE]]rekin lortutako akordioari esker.
 
=== Alderdi Popularra Nafarroan ===
{{sakontzeko|Nafar Herriaren Batasuna}}
[[Nafarroa]]n Alderdi Popularra [[Unión del Pueblo Navarro|UPNren]] bidez aurkeztu da [[1991]]tik [[2008]]ra. Urte hartako urrian krisia izan zen PP eta UPNren arteko harremanetan. UPNk [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEren]] Espainiako aurrekontu orokorren bozketan, [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Kongresuan]], abstenitzea erabaki zuenean PPk UPNrekiko harremanak behin-behinean bertan behera utzi zituen. [[Urri]]aren 28an PPk UPNrekin zuen akordioa apurtutzat jo eta alderdia Nafarroara hedatuko zuela jakinarazi zuen<ref>[http://www.berria.info/albisteak/30123/PPk_alderdia_sortuko_du_Nafarroan.htm PPk alderdia sortuko du Nafarroan] ''Berria'', 2008ko urriaren 28a</ref>.
*
 
== Eskualde presidenteak ==
* {{bandera|Andaluzia}}: [[Juan Manuel Moreno]]
* {{bandera|Aragoi}}: [[Luisa Fernanda Rudi]]
* {{bandera|Asturias}}: [[Mercedes Fernández]]
* {{bandera|Balear Uharteak}}: [[José Ramón Bauzá]]
* {{bandera|Kantabria}}: [[Ignacio Diego]]
* {{bandera|Kanariak}}: [[José Manuel Soria]]
* {{bandera|Gaztela eta Leon}}: [[Juan Vicente Herrera]] ([[Gaztela eta Leongo Junta]]ko presidentea)
* {{bandera|Gaztela-Mantxa}}: [[María Dolores de Cospedal]]
* {{bandera|Katalunia}}: [[Alicia Sánchez-Camacho]]
* {{bandera|Valentziako Erkidegoa}}: [[Alberto Fabra]]
* {{bandera|Extremadura}}: [[José Antonio Monago]]
* {{bandera|Galizia}}: [[Alberto Núñez Feijóo]] ([[Galiziako Xunta]]ko presidentea)
* {{bandera|Madrilgo Erkidegoa}}: [[Esperanza Aguirre]]
* {{bandera|Murtziako Eskualdea}}: [[Ramón Luis Valcárcel]]
* {{bandera|Nafarroa}}: [[Pablo Zalba]]
* {{bandera|Errioxa}}: [[Pedro Sanz]]
* {{banderaikur|Euskal Herria}} [[Euskal Autonomia Erkidegoa|Euskadi]]: [[Arantza Quiroga]]
* {{bandera|Ceuta}}: [[Juan Jesús Vivas]] ([[Ceuta]]ko alkate-presidentea)
* {{bandera|Melilla}}: [[Juan José Imbroda]] ([[Melilla]]ko alkate-presidentea)
 
== Ikus, gainera ==
* [[Alianza Popular]]
* [[Manuel Fraga]]
* [[José María Aznar|Jose Maria Aznar]]
* [[Mariano Rajoy]]
Anonymous user