Erlijio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
38. lerroa:
[[Fitxategi:Kaaba mirror edit jj.jpg|thumb|300px|[[Musulman]]ak [[Kaaba]]ri bueltak emanez.]]
 
Erlijio sinesmenak eta sentimenduak erlijio mota bakoitzak dituen erritu eta ekintza sakratuen bidez adierazten dira. Hala, budismoan ere, Budak berak horren aurka eginagatik, era askotako errituak sortu ziren. Erlijioa zerbait bizia da, eta pertsonak zerbait bizi duenean, erritu eta ospakizun bilakaraztzen du. Hori dela eta, era askotako errituak daude; badira jainkotasunaren ohoretan egiten diren errituak, hileta errituak, bendeinkapen eta alabantzazkoak, eta beste hainbat eta hainbat. Erlijio gehienek dituzte [[apaiz]]ak edo ministroak, eta errituak ospatzea eta jainkoari gurtza egitea da horien eginkizunik behinena. Otoitzen bidez eskaintzak eta sakrifizioak eginez gurtzen da Jainkoa erlijio gehienetan. Sakratutzat hartzen diren lekuetan egin ohi dira errituak, garai jakinetan, eta diren-direnean irauten dute denboran luzez.
 
=== Jokaera arauak ===
 
Bestalde, erlijio gehienek jokabide jakin bat, jokaera lege jakin bat finkatua dute Jainkoari eta gizonari buruz; erlijio bakoitzak ereduzko jarraibide bat ezarrita du, eta moral hori betetzera behartzen ditu bere jarraitzaileak. Hala, Jainkoa gurtzera, adoratzera, hari otoitz egitera eta zenbait erlijiotan maitatzera ere behartzen du lege horrek. Jokabideari dagokionez, berriz, etikako arau batzuk ezarri ohi ditu, erlijio batzuetan zabalak eta beste batzuetan oso estu eta zorrotzak direnak.
 
=== Erakundeak ===