«Biblia»: berrikuspenen arteko aldeak

7.476 bytes removed ,  Duela 5 urte
biblia
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
(biblia)
== resumen: una p... mierda ==
{{Liburu infotaula
|izena = Biblia
|irudia = Gutenberg Bible.jpg
|irudiaren testua = [[Johannes Gutenberg]]en Biblia
 
|egilea = Askoren artean
|urtea = K. a. X. mendea - K. o. II. mendea
|generoa= Testu sakratuak
 
|izenburu originala= τὰ βιβλία
|hizkuntza = [[Hebreera]], [[aramera]] eta [[greziera|grekoa]]
|herrialdea =
|argitaratzailea =
|argitaratze data =
|bilduma =
|formatua =
|orrialdeak =
|sariak=
|ISBN =
 
|izenburua euskaraz = Elizen arteko Biblia
|itzultzailea = [[Dionisio Amundarain]] (koordinatzaile), Elizen Arteko Biblia Elkartea
|itzulpenaren argitaratzailea = Bibli Elkarte Batuak / Elizen Arteko Biblia Elkartea
|itzulpenaren argitaratze data = 1994, 2006
|itzulpenaren bilduma =
|itzulpenaren orrialdeak =
|itzulpenaren ISBN = 84-88774-05-2
}}
'''Biblia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ({{lang-grc|τὰ βιβλία}}, ''tà biblía'', "Liburuak") [[judu|judaismoaren]] eta [[kristautasun]]aren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da. [[Erlijio]] horietako sinestunen ustez, Biblian [[Jainko]]aren hitza jakinarazten zaie gizakiei.
 
Bi atal nagusi ditu, [[Itun Zaharra|Hebrear Biblia]] eta kristauen [[Itun Berria]]. Kristauek Hebrear Bibliari ''Itun Zahar'' deitzen diote. Hebrear Biblia [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristo]] jaio aurreko [[Antzinako Israel|Israel herriko]] historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesukristo Jainko semetzat aitortzen. Horregatik ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. [[Itun Berria]]k Jesukristoren jaiotza, nortasun, egite, irakatsi, hilketa, piztuera eta [[eliza (argipena)|kristau elizaren]] sorrera kontatzen ditu.
 
Historian, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara —2.000 baino gehiagotara— itzuli dute. Inoiz gehien saldutako liburua da, eta [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] literaturako funtsetako bat. Bibliako kontakizunen eragina idazle eta idazlan ugaritan aurkitzen da, baita erlijioekin oso kritiko direnengan ere (adibidez, [[Bernardo Atxaga]]k adierazi zuen ''"[[Gabriel Aresti]]ren iturri funtsezkoa Biblia"'' dela).<ref>{{erreferentzia|izena= Montse |abizena= Arregi|url= http://www.kapsula.com/haria/99/TES1019T12.html |izenburua= Bernardo Atxaga: "Gabriel Arestiren poesiaren iturri funtsezkoa Biblia da" |egunkaria= [[Euskaldunon Egunkaria]]| data= 1999-11-19}}</ref>
 
== Historia ==
Biblia, K.a. X. mendea eta K.o. II. mendea artean idatzitako liburu-bilduma bat da; 1000 urte baino gehiago zehar burutu den idazketa lan bat. [[Itun Zaharra|Hebrear Biblia]]46 liburuk osatzen dute, gehienbat [[hebreera]]z eta zatiren bat [[aramera]]z idatziak. Lau sail nagusitan banatzen da: Legea edo Pentateukoa, liburu historikoak, Profeten Idatziak, eta olerki eta jakituriazko liburuak.
 
[[Itun Berria]]k 27 liburu ditu, hauek ere lau sailetan banatuak: Ebanjelioak ([[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko Jesusen]] bizitza eta irakatsiak azaltzen dituztenak, Mateo, Marko, Lukas eta Joanen arabera), Apostoluen Eginak ([[Eliza (argipena)|Kristau Elizaren]] hasiera kontatzen duena), Pauloren eta bertze apostoluen gutunak eta, azkenik, Apokalipsia. Liburu hauek K.o. 50 -100 urteen bitartean idatzi ziren, gehienak [[greziera|grekoz]].
 
''[[Vulgata]]'' deitutako Biblia [[Jeronimo Estridongoa]]k [[V. mendea|V. mendeko]] hasieran [[latin arrunt]]era egindako itzulpena da, [[Damaso I.a|Damaso I]] aita santuak [[382]]. urtean eskatuta. Bertsioaren izendapena ''vulgata editio'' («herriarentzat argitalpen») idaz oharretik datorkio. Vulgataren xedea aurretiko itzulpenak baino zehatzago eta ulerterrazago izatea zenez, herritar hizkeratik hurbilago egiteko Jeronimok, nahiz [[latin klasiko]]a ondo ezagutu eta honek son askoz hobe ukan ([[Zizeron]] bezalakoen latin era klasikoa da), itzulketan latin arrunt bat erabili zuen.
 
[[1445]]eko [[otsailaren 23]]an [[Johannes Gutenberg]]ek Bibliaren lehen kopia inprimatu zuen.
 
== Bibliaren eduki nagusiak ==
Biblia liburu erlijioso bat da. Bertan Jainkoa eta honen inguruko gaiak dira nagusi: Jainkoaren izaera, egitandi, irakaspen, agindu eta abar adierazten ditu. Jainkoak gizadiari eskaintzen dion argibidea azpimarratzen du: barkamen, bizi berri baten eskaintza eta giza itxaropenak betetzeko bidea. Biblia gizateriaz ere mintzo da: giza ezaugarri, akats, gaiztakeri eta abar agertzen ditu.
 
== Bibliako literatura-molde nagusiak ==
Prosa eta poesia Biblia osoa zehar ageri dira, bai Hebrear Biblian bai Itun Berrian.
 
Hebrear Biblian prosaz idatzitako pasarteetan esaerak, sermoiak eta otoitzak aurkitzen dira. Jende ospetsu askoren testu, agur edo testamentuak jasotzen ditu, esaterako, Josue, Samuel, Dabid edo Matiasenak. Igarleen liburuetako bakarrizketak eta elkarrizketak orobat prosazko dira. Profeten liburuetan sermoiak ugariago dira; sermoi alorrean garrantzi handiko izan zen Deuteronomioa. Otoitzetarako batez ere forma erritmikoak erabili ziren arren, aipagarri dira, adibidez, Salmoak, Ester, Judit edo Erregeen liburuetako otoitzak.
 
Urri dira gertaera edo leku jakinei buruz deskribapenak baina salbuespen bikain dira, adibidez, Salomon tenpluko eta haren inguruko eraikinen berri ematen duten pasarteak. Balio handiko eta ugariago dira errege aginduak eta babiloniarren eta persiarren aldarrikapenak, hebreeraz edo arameeraz hitzez hitz jasoak. Makabearrak liburuko lehen atalean ituntze eta hitzarmenak agertzen dira, eta azalpen aberats jainkoaren eta Israelgo hamabi leinuen arteko hitzarmenari buruz testuetan; hauei esker leinu erritu, betebehar eta batez ere mehatxu eta aginduen berri eduki da.
 
Gutun jeneroa oso landuta dago. Gutunik zaharrena, David erregeak Urias bere gudaburuaren Betsabe emazte ederraz gozatu osteko honen haurdunaldia zuritzeko Urias hiltzeko agindua ematen duen gutuna da. Era berean, adierazpen asko agertzen da senitarte, lurralde, muga, eskaintza eta abar buruz, nahiz zail izan adierazpenak benetako ala ariketa literario huts ote diren zehaztea.
 
Kontakizunei dagokienez bi ildo bereizten dira garbi-garbi: batetik irudimen handiko eta poesiaz beteriko idatziena, eta bestetik eguneroko bizitzari atxikiagoa. Lehen ildoari dagokionez, mitologia, fantasia, elezahar eta abar buruz idatzi franko jasotzen da, Bibliako jainkobakartasunak onesten ez dituen ezaugarriez gabetuak. Herritar eta fantastiko ipuinetan azpimarratzeko dira Sansonen egitandiak, animalia kontakizunak (Balaamgo astoa, Eliasen belea, etab.). Bestetik, asko dira pertsonaia jakinen historiak eta tribuen jatorria azaltzeko asmoz idatziak. Hebrear historia buruz datu erlijioso eta objektibo asko azaltzen da.
 
Poesian, literatura balioagatik bereziki azpimarratzeko dira Salmoak, Abestietan Abesti, eta Job.
 
Itun Berrian hiru literatura molde dira nagusi: kontakizun historikoak, gutunak eta idatzi apokaliptikoak.
 
== Bibliaren eragina ==
Literatura biblikoak eragin itzel izan du Mendebaldeko kulturan eta historian. Biblian Israel herriko erlijio, filosofia eta literatura tradizioa dago bilduta, eta ondorengo hiru ezaugarri nagusi hauengatik da bereziki garrantzitsu:
# bertako testuak sakratutzat hartu direlako;
# dokumentu historiko eta artelan handia delako, historian zehar idazle nahiz artisten inspirazio;
# herrialde askotara hedatu dutelako.
 
== Bibliako liburuak ==
 
=== Hebrear Biblia edo [[Itun Zaharra]] ===
 
;Pentateukoa:
* [[Hasiera (Biblia)|Hasiera]]
Anonymous user