Ingeniaritza elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Irrati elektronikaren sorkuntza: Barne lotura zuzenketak
t →‎Telekomunikazioak: Barne lotura zuzenketak
41. lerroa:
 
[[Fitxategi:Milstar.jpg|right|150 px]]
[[Telekomunikazio|Telekomunikazio ingeniaritzaren]] ardura nagusia [[informazio]]aren [[transmisio (telekomunikaziozkoa)|helaraztea]] da; [[kable ardazkide]]aren, [[zuntz optiko]]aren edo [[espazio zabal]]aren moduko [[kanal (komunikaziokoa)|kanal]] baten zehar. Espazio zabalaren zehar bideratzeko, informazioa [[uhin garraiatzaile]] batean kodetu behar da, horrela informazioa bideratzeko egokia den [[garraiatzaile frekuentzia]] batean sartzeko; honi [[modulazio]]a deitzen zaio. Asko erabiltzen diren modulatzeko teknika analogikoen artean [[Anplitude Modulatua|anplitude modulazio]]a eta [[Frekuentzia Modulatua|maiztasun modulazio]]a daude. Modulatze moduaren hautaketak eragin handia du sistemaren kostu eta jardueran eta ingeniariek kontu handiz aztertu behar dute faktore bi horien arteko elkarreraginak.
 
Bideratze sistema baten karakteristikak behin finkatuta, telekomunikazio ingeniariek horren moduko sistemek behar dituzten [[igorgailu]]ak eta [[irrati hargailu|hargailuak]] diseinatzen dituzte. Batzuetan aparatu mota bi hauek informazioa igorri eta hartzeko gauza den [[igorgailu-hargailu]] deitutako aparatu bakar batean batzen dira. Igorgailuen diseinuan garrantzi handikoak dira [[energia erabilera]] eta berarekin zerikusi handia duen [[seinalearen indar]]ra. Igorgailu baten seinalearen indarra nahikoa ez bada seinalearen kalitatea txikitu eta informazioa gal daiteke inguruko [[seinalearen zarata|zarataz]].