Ingeniaritza elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Elektrizitatearen garapenaren hastapenak: Barne lotura zuzenketa: Cornell Unibertsitatea
t →‎Irrati elektronikaren sorkuntza: Barne lotura zuzenketak
21. lerroa:
=== Irrati elektronikaren sorkuntza ===
 
1888an [[Heinrich Hertz]] izan zen gailu elektriko bat ([[spark-gap|txinparta-tarteko igorlea]]) erabiliz [[irrati-uhin|irrati uhinak]] detektatu eta igorri zituen lehenengo zientzialaria; 1895ean [[AlexanderAleksandr PopovStepanovitx (fisikaria)Popov|Alexander Popov]]-ek egin zuen 60 m-raino heldu zen hari bagako lehenengo igorpena; geroago [[Guglielmo Marconi]]-k 2.4 km-raino igortzea lortu zuen. [[John Ambrose Fleming|John Fleming]]-ek asmatu zuen lehenengo irrati hodia, [[balbula termoioniko|diodoa]], 1904an. Urte bi beranduago, [[Robert von Lieben]]-ek eta [[Lee De Forest]]-ek, bakoitzak bere aldetik, [[balbula termoioniko|triodo]] deitutako hodi anplifikatzailea garatu zuten. 1931ean, [[Manfred von Ardenne]]-ek [[katodo izpien hodi]]a sortu zuen, [[telebista]] elektronikoaren garapenari bidea emateko erabakigarria izan zen teknologia abiatuz.
 
1920an [[Albert Hull]]-ek [[magnetroi]]a garatu zuen, azkenean [[Percy Spencer]]-ek 1946an [[mikrouhin]] labea garatzea ahalbidetu zuena. 1934an militar ingelesak, Wimperis doktorearen gidaritzapean, hasi ziren urratsak egiten [[radar]]raren garapenean, [[Bawdsey]]-ko munduko lehenengo radar-gunea abian jarriz 1936ko abuztuan burutu zituztenak.
 
1941ean [[Konrad Zuse]]-k [[Z3]]a aurkeztu zuen, guztiz erabilgarria eta programagarria izan zen munduko lehenengo konputagailua. 1946an [[John Presper Eckert]]-en eta [[John Mauchly]]-ren [[ENIAC]]a (Electronic Numerical Integrator and Computer-a) jarraitu zion, konputagailuen garaiari hasiera emanez. Kalkulu aritmetikoak egiteko makina hauen ahalmenaren laguntzaz ingeniariek teknologia guztiz berriak garatu zituzten eta helburu berriak lortu, [[Apollo egitasmoaprograma|Apollo misioak]] eta [[ilargiratze|NASAren ilargiratzea]] barne.
 
1947an [[William Shockley|William B. Shockley]]-k, [[John Bardeen]]-ek eta [[Walter Houser Brattain|Walter Brattain]]-ek [[transistore]]a asmatu zutenean gailu txikiagoak egiteko aukera zabaldu zen eta, horren ondorioz, 1958an [[Jack Kilby]]-k eta, nork bere aldetik, 1959an [[Robert Noyce]]-k [[txip|zirkuitu integratua]] garatu zuten. 1968an [[Marcian Hoff]]-ek lehenengo [[mikroprozesadore]]a asmatu zuen [[Intel]]-en, horrela [[konputagailu pertsonal]]aren garapena ahalbidetuz. Egin zen lehenengo mikroprozesadorea 1971n garatutako 4 biteko [[Intel 4004]] prozesadorea izan zen; hala ere, 1973ko 8 biteko [[Intel 8080]] prozesagailuak ahalbidetu zuen lehenengo konputagailu pertsonala, [[Altair 8800]]-a, egitea.
 
== Azpi eremuak ==