Ingeniaritza elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Elektrizitatearen garapenaren hastapenak: korronte aldizkatzaile->korronte alterno
elektroteknia terminoaren azalpena
3. lerroa:
 
''Ingeniaritza elektroniko''a ez da beti sartzen ''ingeniaritza elektriko''aren barruan. Biak bereizten direnean, ingeniaritza elektrikoa eskala handiko sistema elektrikoetako arazoez arduratzen dela esaten da, [[energia garraio]]arena eta [[motor kontrolagailu|motor kontrolarena]] lakoez; ingeniaritza elektronikoa eskala txikiko sistema elektronikoen azterketaz aritzen dena den bitartean, [[ordenagailu|konputagailuena]] eta [[txip|zirkuitu integratuena]] barne. Bien arteko ezberdintasunari begiratzeko beste modu bat hurrengoa da: gogoan izan ingeniari elektrikoek elektrizitatea energia garraiatzeko erabili ohi dutela, ingeniari elektronikoek elektrizitatea informazioa garraiatzeko erabiltzen duten bitartean.
 
'''Elektroteknia''' terminoa elektrizitate eta elektromagnetismoaren erabilpen praktikoaren azterketa izendatzeko erabiltzen da. Definizioz erabilpen praktiko guztiak batzen baditu ere, askotan [[argiztapen]]aren, [[robotika]]ren, eta, batez ere, [[motor elektriko]]en azterketa izendatzeko erabiltzen da.
 
== Historia ==