Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Gauza bat erratua zegoen eta aldatu dut
1. lerroa:
BATMAN ESAGUTU ZUEN. NANANANNANANA BATMAN[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]]
{{Agintari infotaula
| trataera =
| izena = Karlos Habsburgokoa
| irudia = Emperor charles v.png
| tamaina = 250px
| irudioina = Karlos Habsburgokoa: Karlos I.a Espainiakoa eta Karlos V.a Enperadorea.
| armarria =
| kargua = [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorea<br />[[Erromatarren errege]]a;<br />[[Italia]]ko erregea
| armarria = Armas de Carlos I de España.svg
| hasiera = [[1519]]ko [[ekainaren 28]]a
| bukaera = [[1556]]ko [[abuztuaren 27]]a
| aurrekoa = [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a]]
| ondorengoa = [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.a]]
| kargua2 = [[Espainiako errege-erreginen zerrenda|Gaztelako erregea/Aragoiko erregea]]<br /><small>[[Joana Gaztelakoa|Joana Eroarekin]] batera 1555era arte</small>
| armarria2 = CoA Carlos I de España.svg
| hasiera2 = [[1516]]ko [[urtarrilaren 23]]a
| bukaera2 = [[1556]]ko [[urtarrilaren 16]]a
| aurrekoa2 = [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet I Gaztelakoa/Fernando II Aragoikoa]]
| ondorengoa2 = [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]]
| kargua3 = [[Hamazazpi Probintziak|Herbehereetako jauna]] eta [[Borgoinako dukerria|Borgoinako konde palatinoa]]
| hasiera3 = [[1506]]ko [[irailaren 25]]a
| bukaera3 = [[1555]]eko [[urriaren 25]]a<ref>{{erreferentzia|url=http://books.google.es/books?id=idjdQOYlK-4C&lpg=PA39&dq=&lr&as_brr=3&pg=PA39#v=onepage&q=&f=true |izenburua=Abdication of Brussels |argitaletxea=Books.google.es}}</ref>
| aurrekoa3 = [[Filipe I.a Gaztelakoa|Filipe I.a]]
| ondorengoa3 = [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.a]]
| jaiodata = [[1500]]ko [[otsailaren 25]]a
| jaiolekua = [[Gante]], Flandria
| hildata = [[1558]]ko [[irailaren 21]]a {{adina|1500|2|25|1558|9|21}}
| hillekua = [[Yusteko monasterioa]]
| ezkontidea = [[Elisabet Portugalgoa]]
| senideak = Aita: [[Filipe I.a Gaztelakoa]]<br />Ama: [[Joana Gaztelakoa]]
| erlijioa = [[Katolizismo|Katolikoa]]
| sinadura = Firma_Emperador_Carlos_V.svg
| web =
| oharrak =
}}
'''Karlos Habsburgokoa''',<ref name=EIMA>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/ONOMASTIKA/IZEN%20ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> izengoitiz '''Karlos artxidukea'''<ref name=EIMA/> ([[Gante]], [[Belgika]], [[1500]] - [[Yusteko monasterioa]], [[Espainia]], [[1558]]) [[Gaztela]], Aragoi eta beste lurraldeen errege izan zen '''Karlos I.a''' izenez ([[1516]]-[[1556]]). Nahiz eta garai hartan Espainiako erresuma ez zen existitzen, Espainiako errege bezala ezagutzen da ere. [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadore ere izan zen, eta '''Karlos V.a '''izena hartu zuen horretarako ([[1519|1520]]–[[1558]]).
 
[[Joana Gaztelakoa]]ren (''Joana Eroa'' izengoitiz ezaguna) eta [[Filipe I.a Gaztelakoa|Filipe Ederraren]] ondorengoa izan zen eta aitona-amona ospetsuak izan zituen: [[Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Maximiliano I.a Austriakoa]] eta [[Maria Borgoinakoa]] aitaren aldetik eta [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina katolikoak]] amarenetik. Oinordetzaz, lur asko izan zituen bere menpe: [[Herbehereak]], [[Austria]]ko lurraldeak eta tronu inperialerako eskubidea jaso zituen aitona Maximiliano eta amona Mariagandik eta Errege-erregina Katolikoek, berriz, [[Gaztela]]ko konderria, [[Napoli]], [[Sizilia]], [[Indiak]], [[Aragoi]] eta [[Kanariak|Kanariar uharteak]] utzi zizkioten.
 
== Tituluak ==
* [[Asturiasko Printze]]a
* [[Borgoina|Borgoinako Dukea]] (Charolaisko kondea, Salins-les-Bainsko jauna, Brabante eta Lorrena, Linburgo, Luxenburgo eta Gelderlandeko dukea, Artois, Flandria, Hainaut, Holanda, Namur eta Zeelandeko kondea, Malinasko jauna)
* [[Gaztelako koroa|Gaztela, Leon]] eta [[Nafarroako Erresuma|Nafarroako]] Erregea
* [[Aragoiko Erresuma|Aragoi]], [[Valentziako Erresuma|Valentzia]], [[Mallorcako Erresuma|Mallorca]], [[Napoli]] eta [[Sizilia]]ko Erregea, [[Bartzelona|Bartzelonako Kondea]]
* [[Napoliko Erresuma|Napoliko Erregea]]
* [[Austria]]ko Artxidukea
* Erromatarren Erregea
* [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] Enperadorea
* [[Frisia|Frieslandeko]] Jauna
* [[Groningen (hiria)|Groningengo]] Jauna
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Bernaerd van Orley 004.jpg|thumb|right|300px|Karlos I.a Espainiakoa eta Karlos V.a Enperadorea]]
Prinsenhof jauregian ([[Gante]], [[Flandria]]) dantzaldi bat ospatzen ari ziren bitartean, haurdun zegoen Joana artxidukesak tripako min handiak zituen. Inoren laguntzarik gabe, komunerantz abiatu zen eta horrelaxe jaio zen bere bigarren semea, asteartea zen [[1500]]eko [[otsailaren 24]]ko goizeko 03:30ean. Joanak Juan deitu nahi izan zion, orain dela gutxi hildako anaiaren omenez, baina azkenean, Karlos izenez bataiatu zuten aitak hala nahi zuelako.
 
Urtea bete baino lehen, Filipek Luxenburgoko duke izendatu zuen, baita [[Urrezko Toison]] deritzon [[Borgoina]]ko ordenako zaldun ere.
 
[[1501]]eko [[azaroaren 16]]an, Filipe eta Joanak Espainiara bidaiatu zuten, Errege-erreginen oinordeko izendatu baitzituzten eta Karlos txikia [[Margarita Yorkekoa]]ren eskuetan geratu zen. Frantziatik pasatu zirenean, Filipek eta [[Luis XII.a Frantziakoa|Luis XII.ak]] bere seme-alabak ezkontzeko ituna sinatu zuten eta, urte batzuk beranduago, itun hori [[Bloisko ituna|Bloisko itunean]] berretsi zen.
 
Filipe Flandriara itzuli zenean, Margarita zaintzailea edadetua zela eta [[Ana Borgoinakoa]]ren esku utzi zuen printze txikia eta bere hezkuntza zuzenduko zutenak ere izendatu zituen. [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]], berriz, printzea Gaztelako errege izan zitekeen ustean, [[Luis de Vaca]] bidali zuen [[Flandria]]ra, gaztelania eta Gaztelako ohiturak irakasteko haurrari. Alferrikako ahalegina, nonbait, urte batzuk geroago Karlos printzea Espainiara hurbildu zenean, oraindik ez baitzuen hizkuntza erabat menperatzen.
 
[[1506]]an, [[Elisabet I.a Gaztelakoa|Elisabet Katolikoaren]] heriotzaren ondoren, Filipe eta Joana berriro joan ziren [[Gaztela]]ra, hango koroa eskatzera. Lortu zuten, baina hauen erregealdiak gutxi iraun zuen, Filipe hil egingo baitzen eta Joana, berriz, erotu egin zela-eta, [[Tordesillas]]ko komentu batean itxi baitzuen aitak.
 
Karlos adinez txikia zenez, bere aitona Maximiliano I.ak hartu zuen Herbehereen erregetza, baina berehala utzi zion kargua [[Margarita Austriakoa]]ri, Karlos eta bere senideen heziketarekin batera. Horrela bada, printze gaztearen hezkuntza guztia [[Flandria]]n garatu zen. [[1509]]an, enperadoreak [[Adrian VI.a|Adrian Utrechtekoa]] izendatu zuen Karlosen maisu<ref name="Infancia y juventud">{{erreferentzia|url=http://www.caballerosdeyuste.es/revista/14/Infancia.htm|izenburua=Infancia y juventud de Carlos I|abizena=García Herranz|izena= Rafael}}</ref>.
 
Azkenean, [[1515]]eko [[urtarrilaren 5]]ean, Karlos adinez nagusi zela esan zuten eta Herbehereetako jaun izendatu zuten. Horrela bukatu zen izeba Margaritaren erregeordetza, baina errege gazteak ez zuen gobernatzeko gogorik eta Chièvresko jaunak zuen botere osoa bere esku. urte horretan etorri zen Adrian Utrechtekoa Gaztelara, aitona Fernandok bere oinordetza eskubideak kenduko ote zizkion beldur<ref name="Infancia y juventud"/>. Karlosen anaia gazteagoa zuen gogoko, bere ondoan hezitakoa eta harenganako joera zuela zirudien.
 
== Gaztelako eta Aragoiko erregea ==
[[1516]]ko [[urtarrilaren 22]]an, aitona [[Fernando II.a Aragoikoa]]k azken testamentua idatzi zuen, bertan Karlos Gaztela eta Leongo erresumuen gobernari eta administratzaile izendatuz. Joanaren ordez jarri zuen tronuan, honek ezin baitzuen zuen gaixotasunagatik. [[Aragoiko koroa]]ri zegokionez, bere alaba Joanari uzten zion, beti ere Karlos gobernari nagusi izendatzen zuelarik. Karlos etorri bitartean, Cisneros kardinalak gobernatuko zuen Gaztelan eta Alonso Aragoiko artzapezpikuak, berriz, Aragoin.
 
[[Martxoaren 23]]an, Fernando erregea [[Madrigalejo]]n (gaur egun, [[Cáceres|Caceres]]) hil zen. Hortik aurrera, Karlos errege sentitzen hasi zen. Gaztelako Kontseilua ez zegoen horrekin ados eta [[martxoaren 4]]an gutuna bidali zioten, amaren tituluak errespetatzeko eskatuz, Joanak bizirik jarraitzen baitzuen. Hala ere, Fernandoren hiletak bukatu eta 10 egunetara, oihuek garbi erakusten zuten, aldaketa zetorrela:
{{esaera2|'' Vivan los católicos reyes doña Juana y don Carlos su hijo. Vivo es el rey, vivo es el rey, vivo es el rey.''}}
 
Karlosek gaztelarren gutunari erantzun zion, errege izateko erabakia komunikatuz. Eztabaida luze baten ondoren, [[apirilaren 3]]an, Cisneros kardinalak Karlosen erabakiaren berri eman zion erreinuari eta 13rako gauzatuta geratu zen.
{{esaera2|''Doña Juana y don Carlos su hijo, reina y rey de Castilla, de León, de Aragón, de las Dos Sicilias, de Jerusalén, de Navarra, de Granada, de Toledo, de Valencia, de Galicia, de Mallorca, de Sevilla, de Cerdeña, de Córdoba, de Córcega, de Murcia, de Jaén, de los Algarves, de Algeciras, de Gibraltar, de las islas de Canaria, de las Islas, Indias y Tierra Firme del mar Océano, condes de Barcelona, señores de Vizcaya y de Molina, duques de Atenas y Neopatria, condes de Ruisellón y de Cerdaña, marqueses de Oristán y de Gociano, archiduques de Austria, duques de Borgoña y de Bravante, condes de Flandes, de Tirol, etc.''}}
 
Bestalde, Nafarroako 3 estamentuek fideltasuna egin zioten zin Karlosi.
 
Bitartean, Aragoiko koroaren egoera erabat kaotikoa zen. Lurralde hartako justiziak Alonso Aragoikoa artzapezpikuari agintea kendu zion, Aragoiko legeen arabera kargu hori tronuaren oinordekoari zegokiola esanez.
 
Aragoiko Erregeren Audientziak arrazoia eman zion justiziari, baina artzapezpikuak goberna zezakeela erabaki zuen, Joanaren sendagile eta zaintzaile zelako. Justiziak ez zuen onartu, ordea, Joana ez zela oinordeko esan zuen, semea izan bezain pronto, haren eskutara pasatzen baitzen agintea. Beraz, eta Fernandok beste seme bat izan zuenez [[Germana Foixkoa]]rekin, Joanaren zina ezerezean geratzen zen (umea jaio eta ordu gutxira hil zen arren).
 
[[Maiatzaren 13]]an, Karlosek Joanaren zaintzaile bezala zituen botereak errekonozitu zizkion artzapezpikuari, baina zina egiteari uko egin zion. Gainera, Aragoiko Erreinuaren Diputazioak Joana hartu zuen koroaren oinordeko bezala, gaixo zegoenez, gobernutik alboratu eta bere semeagan erortzen bazen ere kargu hori. Gainera, ez zen Aragoiko instituziorik Karlos errege bezala onartzen zuenik, foruak ez bazituen zin egiten.
 
[[1518]]ko [[otsailaren 9]]an, [[Gaztelako Gorteak]], [[Valladolid]]en bilduta, Karlos izendatu zuten errege. 600.000 [[dukat]] ere eman zitzaizkion eta Gorteek hainbat eskaera egin zizkion. Hauek dira haietako batzuk:
* Gazteleraz hitz egiten ikastea.
* Atzerritarren kargu publikoetarako izendapenak amaitzea.
* Gaztelatik metal preziatuen eta zaldien irteera debekatzea.
* [[Tordesillas]]en giltzaperatua zegoen, Joan, bere amarenganako errespetuzko tratua.
 
[[Aragoi]]ko egoerak zaila izaten jarraitzen zuen. [[Maiatzaren 9]]an, Karlos [[Zaragoza]]ra iritsi zen. Aragoiko Gorteen bilera saioak [[maiatzaren 20]]an hasi ziren eta, eztabaida luzeren ondoren, [[maiatzaren 29]]an, Karlos egin zuten Aragoiko errege. Joana ere erregina izango zen, baina gobernatzeko gaitasunik ez zuen eta bere tituluak nominalak besterik ez ziren.
 
[[1519]]ko [[otsailaren 15]]ean, Karlos [[Bartzelona]]ra iritsi zen eta Gorteak konbokatu ziren hurrengo egunerako. [[Aragoi]]ko hitzaldiaren antzeko baten ondoren eta ondorengo eztabaiden ondoren, Karlos eta Joana koroatu zituzten [[apirilaren 16]]an. [[1520]]ko urtarrilera arte ez zen diruaren kontua garbitu eta, azkenean, 300.000 libera eskaintzea erabaki zuten.
 
Hau guztia gertatzen ari zen bitartean, [[1519]]ko [[urtarrilaren 12]]an, Maximiliano I.a enperadorea hil egin zen. [[Ekainaren 28]]an, Karlos izendatu zuten [[Frankfurt am Main|Frankfurten]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua]]ren enperadore eta horregatik utzi zuen bertan behera Valentziarantz bidaiatzeko asmoa. Gaztelako Gorteei deitu zien [[Santiago de Compostela|Santiagora]] [[1520]]ko [[martxoaren 20]]rako. Horrela, Karlosek Adrian Utrechtekoa bidali zuen bitarteko izateko eta ondoren Valentziakoa ere konbokatu ahal izateko. Legez kanpokoa zen hori eta estamentu pribilegiatuek gaizki hartu zuten. Iskanbila ugari izan zen eta [[1520]]ko [[apirilaren 30]]ean, erregeak dokumentua bidali zien, foruak eta pribilegioak gordetzeko prest zegoela esanez. Azkenean, erregeak legeak agintzen zuen guztia bete zuen, [[Monzón|Monzongo]] Gorte Orokorretara joan zen, Valentziatik pasatu zen eta foruak zin egin zituen [[maiatzaren 16]]an.
 
4 urte pasa ziren kontu guzti hauetan eta Karlos izango zen Gaztela, Aragoi eta Nafarroa bilduko zituen lehen erregea.
 
== Arazoak Gaztelan: Komuneroak (1520-21) ==
{{sakontzeko|Gaztelako Komunitateen Gerra}}
Karlos [[Gaztela]]ra iritsi zenean, eskarmenturik gabeko gazte bat zen; ez zituen bertako ohiturak ezagutzen, ez hizkuntza ere eta horregatik Flandriatik etorritako kolaboratzaile borgoinarren laguntza hartu beharra izan zuen, aberastasun ugari eskaintzen zien bitartean. Hau guztia ez zen gaztelauen gustuko izan eta horrelaxe jakinarazi zioten Valladolideko Gorteetan [[1518]]an. Erregeak ez zion jaramonik egin eta berehala joan zen Aragoirantz. Gaztelauek gero eta haserreago zeuden, behar hainbateko arreta ez zielako eskaini.
 
Bartzelonan jakin zuen erromatarren errege egin zutela eta [[Santiago de Compostela|Santiagokora]] deitu zituen Gorteak, atzerriko gastuak ordaintzeko, batez ere. Orduan Gaztelako hiriak ezezkoa eman zioten, ez baitzuten [[Alemania]]ko interesak Gaztelaren aurretik jartze hori eta erresumara itzultzeko deia egin zioten. Azkenean, amore eman zuten eta Karlos [[Alemania]]rantz joan zen, Hadriano Utrechteko kardinalari erregetza utziz.
 
Gustu txarra zabaltzen joan zen Gaztela osoan eta [[Medina del Campo]]ko suteak [[Gaztelako Komunitateen Gerra|komuneroen altxamendua]] piztu zuen. Jauntxoen aurkako altxamenduak zirenez, hauek Karlosi lagundu zioten eta, pixkanaka, komuneroen mugimendua itzaltzen joan zen. Azkenean [[Juan Padilla]]ren agindupean zeuden komuneroei irabazi zien [[Villalarreko gudua]]n ([[Valladolid]]).
 
== Arazoak Aragoin: Germaniak (1519-23) ==
[[Fitxategi:Carlos_V_en_Mühlberg,_by_Titian,_from_Prado_in_Google_Earth.jpg|thumb|right|300px|Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.a]]
[[Levante]]ko lurraldeetan gertatu zen hau. Valentziako artisauak [[Fernando II.a Aragoikoa|Fernando Katolikoak]] emandako pribilegioa zuten. Miliziak antola zitzaketen berbereen aurka egiteko. [[1519]]an, Karlosek baimena eman zuen milizia haiek osatzeko eta [[Joan Lloren]] jarri zen agintean.
 
[[1520]]an, [[izurri]]a izan zen [[Valentzia]]n eta nobleek alde egin zuten; miliziek agintearen jabe egin ziren eta Hadriano Utrechtekoaren disolbatzeko agindua ez zuten obeditu. Egun gutxiren buruan, mugimendua [[Balear uharteak|Balear uharteetara]] ere iritsi zen eta [[1523]]ra arte iraungo zuen.
 
Komuneroena garaitu bezain pronto, armadak berehala bukatu zuen Germaniekin ere.
 
== Espainiar inperioaren antolaketa: sistema polisinodiala ==
Izen hori eman zitzaion [[1521]] eta [[1523]] artean, enperadore hautaketak eta komuneroen arazoak konpondu ondoren, gauzatu zuten Kontseiluz osatutako antolaketa sistemari. Badirudi [[Mercurino Gattinara|Gattinara kantzilerra]] izan zela Karlosi "Estatuaren Kontseilu Sekretua" proposatu ziona. Hori izango zen Gaztelako Kontseiluaren hazia, beste kontseilu guztiak eratzeko modeloa izango zena eta [[Filipe V.a Espainiakoa|Filipe V.aren]] agintaldira arte iraungo zutenak<ref>{{erreferentzia
| url = http://books.google.es/books?id=K7XGsc9ML-QC&lpg=PA26&dq=&pg=PA26#v=onepage&q=&f=true
| abizena1 = Serrano Mota
| izena1 = María de la Almudena
| abizena2 = García Ruipérez
| izena2 = Mariano
| urtea = 1999
| izenburua = El patrimonio documental: fuentes documentales y archivos
| argitaletxea = Universidad de Castilla La Mancha
| orrialdea = 26
}}</ref>.
 
Kontseiluetako kideak erregeak berak aukeratzen zituen eta, erregearen aurrean edo ordezkariren baten aurrean, hainbat gai eztabaidatzen zituzten. Erregeak zuen azken hitza, baina izugarrizko boterea zuten:
* Kontseiluan, erregeak estamentuek zuten indarra neurtzen zuen.
* Erregearen faltan (gaixotasuna, gerra, bidaia...), beraiek gobernatzen zuten.
* Agintea ez zen banatua eta, askotan, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereganatzen zuten, nahi eran erabiliz: Gurutzadetako
Kontseilua, Inkisizioaren Kontseilua...).
 
Garrantzi handia zuten idazkariek. Kontseiluetako idazkariek ematen zien erregeari Kontseiluan tratatutakoaren berri edo Kontseiluari eramaten zizkion erregearen erabakiak. Azkenean, eragin handia zuten kontatzeko erarekin, aurreratu edo atzeratzeko neurriekin... Askotan salatu zituzten eta eskandalu ugari izan ziren (gehienbat [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aren]] garaian).
 
=== Gaztelako Kontseilua ===
Garrantzitsuena zen ezbairik gabe. Gaztelako etxe noble handiak biltzen zituen, 2 edo 3 eklesiastiko eta lizentziatu kopuru bat ere bai.
 
Bere funtzioetan [[Gaztelako Erresuma|Gaztelako erresuma]] gobernatzea zeuden eta justizia administratzea.
 
=== Estatu Kontseilua ===
Espainiako erregearen tresna garrantzitsua zen atzerriko politika eztabaidatzeko. [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-erregina Katolikoen]] garaian ere horrelako zerbait bazen Erret Kontseiluan. [[1526]]an hasi zen lanean, Sulieman Handiak [[Austria]] mehatxatu zuenean.
 
Kontseilu bakarra da presidenterik gabekoa, Erregea baita lan hau egingo duena. Kontseilariak ez dira lege gizonak, harreman internazionaletan, baizik, [[Fadrique Álvarez de Toledo|Albako Dukea]] bezala edo [[Nikolas Perrenot]]. Beraz, kontseilari hauek beti ziren goi nobleziakoak edo goi klerokoak.
 
[[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.aren]] garaian, erregea askotan ez zen egoten kontseilu honetan eta [[Antonio Pérez]] idazkaria bidaltzen zuen bere ordez.
 
Kontseilu honen lana erregeari atzerriko politikan aholkuak ematea zen eta hainbat enbaxadetako kontrola bereganatzen zuen: [[Erroma]], [[Viena]], [[Venezia]], [[Genova]] edo [[Europa]]ko potentzia nagusienak: [[Frantzia]], [[Ingalaterra]] eta [[Portugal]].
 
Gaztelako Kontseiluan, erregeak kontseilarien esanak entzun eta gauzatzen zituen. Estatu Kontseiluan, ordea, erregeak berak eramaten zituen eztabaidatzeko gaiak, kontseilarien esanak entzun eta nahi zituen erabakiak hartzen zituen.
 
=== Aragoiko Kontseilua ===
[[Fitxategi:Jakob Seisenegger 001.jpg|thumb|right|300px|Karlos I.a Espainiakoa eta Karlos V.a Enperadorea]]
Kontseilu honek ere bere berezitasunak zituen:
* Presidentzia Karlos I.aren kantzilerordeagan zegoen.
* Kontseilua lurraldeka antolatuta zegoen, ez familia nobleen arabera.
* Kontseilu honek bere funtzio judizialak gutxitzen ikusi zuen, [[Mallorca]] eta [[Sardinia]]ren kasuan soilik Gaztelakoaren antzera jarraituko zuelarik.
* Karlosek arreta gutxien jarri zion kontseilua izan zen.
 
=== Inkisizioaren Kontseilua ===
[[1535]]ean eraiki zuen Karlos I.ak, [[Inkisizioa]]k zeukan jurisdikzioa kontrolatu nahian. Hala ere, [[1545]]ean, Filipe erregetzan zegoenean, berriro eskaini zion aurreko jurisdikzioa Inkisizioari. kontseiluak bitartekari lanak egin beharko zituen.
 
=== Ordenen Kontseilua ===
Errege-erregina Katolikoen garaian, Fernando erregeak ordena militarren independentzia ezerezean utzi zuen eta bere burua 3 ordena militar garrantzitsuenen maisu izendatu zuen.
 
[[1523]]an, [[Adrian VI.a]] aita santuak ordenak eman zizkion Gaztelako erresumari eta ondare garrantzitsu bat geratu zen erregearen jurisdikziopean: 2 hiri, 200 herri eta ehun bat herrixka, Santiagoren Ordenapean zeudenak, Gaztelako %4a suposatuko zuena. Bestalde, maisuaren irudia desagertzean, aurreko antolaketa era galtzen zuten eta Ordenen Kontseiluak hori konponduko zuen.
 
Pixkanaka, Karlos haien pribilegioak gutxitzen joan zen, batzuetan arrazoi politikoak erabiliz, komuneroei lagundu ziela edo... Askok alde egin zien zigorrei, pribilegio hauek zirela-eta.
 
Azkenean, Filipe II.aren garaian, Kontseilu hau Ohorezko titulu bat balitz bezala hartu zen, odol garbitasunaren bermea, alegia.
 
Hasieran, aita santuak emandako 3 [[bulda]]k administratzeko sortu zen, Erresumari laguntzeko federik gabekoen aurka zuen borrokan eta Mediterraneoan zuen galera flota mantentzeko.
 
Gehien bat, elizgizonak zeuden bertan eta dirua bildu eta bula horien administrazioan aritzen ziren, inperioaren finantza iturri handia ezbairik gabe.
 
=== Ogasuneko Kontseilua ===
 
[[1523]]an sortutako kontseilu honek, Gaztelako Ogasunaren arrazionalizazio handia suposatu zuen.
 
Horrela osatu zuten: 3 kontseilari, normalean Gorteko burokrazian eskarmentu handiko lizentziatuak, eta 4 asistente: diruzaina, finantza eskribaua, kontadorea eta idazkaria.
 
Funtzioen artean hurrengoak ditugu: gastuak burutu, finantza iturri berriak bilatu, aurrekontuak egin, beste kontseiluetako kondaroeei informeak eskatu... Normala den bezala eta familia garrantzitsuenetako kideak ez izatean, kontseilua hau berehala hasi zen beste kontseiluekin ika-mika.
 
=== Indietako kontseilua ===
 
[[Fitxategi:Karl V. (HRR).jpg|thumb|right|200px|Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.a]]
[[1511]]n sortu zuten eta Karlosek [[1524]]an erreformatu zuen.
 
Horrela osatzen zuten: Presidente bat, Kantziler Handia, 12 kontseilari, betiko pertsonala eta Indiako Kontseiluari zegozkion postu bereziak, Indietako kronista ofiziala, kosmografoa, Kontratazio Etxeko entzulea...
 
Bere konpetentzien artean, Mundu Berriko itsaso eta lurren gaineko edozer zegoen, bai militar eta bai politikoa, bai bakea eta bai gerra, bai zibila eta bai kriminala. Indietako Kontratazio Etxea zaintzen zuen [[Sevilla]]n. Indietarako erregeordeak, armadetako jeneralak, artzapezpikuak... proposatzen zituen. Auziak ere erabakitzen zituen.
 
Bere erregealdian gertatutako hainbat gauza hurrengoak dira:
* [[Hernán Cortés|Hernan Cortesek]] [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berria]] ([[Mexiko]]) konkistatu zuen.
* [[Francisco Pizarro]]k Inken inperioa hartu zuen, [[Peruko Erregeorderria]] sortu zuelarik.
* [[Gonzalo Jiménez de Quesada]]k [[txibtxa]] herria konkistatu zuen, egungo [[Kolonbia]]n.
* [[Juan Sebastian Elkano]]k Munduari lehen bira eman zion [[1522]]an, Magalhãesek hasitako bidaiari bukaera eman zionean.
* [[Andres Urdaneta|Urdanetak]] [[Juan Sebastian Elkano|Elkanorekin]] hasi zuen [[Filipinak|Filipinetarainoko]] bidaia, 11 urtez bertan egon zelarik. Bidaia hartan ikasitakoa erabakigarria izango zen Filipe II.aren erreinaldian berriz itzuli zenean eta "[[Itzulbidaia]]" aurkitu zuenean.
* [[Pedro de Mendoza]]k [[Buenos Aires]]eko lehen fundazioa gauzatu zuen, [[Rio de la Plata]]ren eskuin aldean.
* Juan de Salazar eta Gonzalo de Mendozak [[Asuncion|Asunción]] sortu zuten, ondorengo konkistentzako motorra izango zena.
* [[Pedro de Valdivia]]k [[Santiago (Txile)|Santiago]] sortu zuen.
 
Honek denak, lehen inperio globalizatua eraiki zuen, Filipe II.ak jarraituko zuena.
 
== Nafarroako gerra ==
{{sakontzeko|Nafarroako konkista}}
[[Gaztelako Komunitateen Gerra|Gaztelako komuneroen gerraren]] aitzakian eta Nafarroako desmilitarizazioa zela eta, [[1521]]ean, nafarrek kontraerasoa egin zuten hirugarren aldiz, erresuma berreskuratu nahian. Oraingo honetan, [[Henrike II.a Nafarroakoa]]k [[Frantzisko I.a Frantziakoa]]ren laguntza zuen eta ia Nafarroa osoa altxatu zen. Hasierako arrakastaren ondoren, [[André Foixkoa]], jeneral frantsesaren akats estrategikoek eta armada espainiarraren errekuperazio azkarrak, [[Noaingo gudua]] izugarrira eraman zuten, Karlos I.aren garaipenarekin.
 
Baztan-Bidasoa aldean erresistentzia antolatu bazen ere, azkenean diplomaziak irabazi zuen, amnistia partziala lortuz eta Nafarroa betirako Espainiaren eskuetan utziz.
 
== Erromatarren errege ==
 
Frankfurtko Germaniar Erromatar Inperioa enperadorerik gabe geratu zen [[1519]]ko ekainean, Maximiliano I.a hil zenean. Baina berehala konpondu zen hau Karlos enperadore berri izendatuz. Hala ere, Frantziako erregea zen Frantzisko I.ak lehia garbia egiten zion eta diru askoren beharra izan zuen Karlosek. Gaztelan bilatu zuen dirua eta [[Jakob Fugger]] bezalako alemaniar bankariena ere bai.
 
[[Alemania]]ra itzuli zen errege koroatzeko eta [[Espainia]]tik at ibili zen [[1522]] arte. [[1520]]ko [[urriaren 23]]an koroatu zuten errege [[Akisgran]]en eta, 3 egun beranduago, enperadore egin zuten.
 
== Turkiarren aurkako gatazka ==
 
[[1516]]an, Selimek, [[Aljer]]ko printzeak ''[[Aruj|Baba Aruj]]'' ("Bizargorri" goitizenaz ezaguna) itsaslapurrari Gaztelaren menpekotasuna deuseztatzeko laguntza eskatu zion. Arujek baiezkoa eman zion, baina Aljertik espainiarrak bota ondoren, Selim hil eta errege izendatu zuen bere burua. [[Francisco Jiménez de Cisneros|Cisneros kardinalak]], Karlosen iritsiera arte Gaztelako erregeorde izan zenak, 8.000 gizoneko gudataldea bidali zuen [[Diego de Vera]]ren agindupean hiria birkonkistatzeko. Heziketa militarrik gabeak ziren ordea, eta galtzaile izan ziren<ref>{{erreferentzia|url=http://www.ingenierosdelrey.com/guerras/1516_argel/argel_01.htm|izenburua=Primera expedición contra Argel (1516)}}</ref>.
 
[[1517]]an, Arujek [[Tilimsen]] hartu zuen, [[Oran]]go gobernadore espainiarraren zergadun zen hiria. Handik urtebetera, gobernariak itsaslapurra garaitu eta hiltzea lortu zuen, eta bere anaia Hayreddin Bizargorri Aljerko errege egin zuen. Karlosek honen berri izan zuenean, berehala bidali zuen [[Hugo de Moncada]] 7.500 gizonez osaturiko espedizio baten buru, hiria birkonkistatzeko asmoz. [[Abuztuaren 17]]ko gerra kontseiluak Tilimisengo erregearen laguntza itxarotea erabaki zuen, baina, ekaitz izugarri batek ontziteria guztia hondatu zuen, Hugo de Moncadak atzera egin behar izan zuen<ref>{{erreferentzia|url=http://www.ingenierosdelrey.com/guerras/1518_argel/argel_02.htm|izenburua=Segunda expedición contra Argel (1518)}}</ref>.
 
[[1520]]an [[Selim I.a]] hil eta gero, bere seme bakarra zen [[Suleiman I.a|Suleiman Bikaina]] Otomandar Inperioko sultan bilakatu zen eta erasoa hasi zuen Balkanetan eta Mediterraneoan. [[1521]]ean, [[Belgrad]] sakeatu eta erre zuen eta hurrengo urteetan, bere erresuma Hungariako erresumarantz inguratu zen. [[1526]]ko [[abuztuaren 29]]an, Suleimanek [[Luis II.a Hungariakoa]] garaitu zuen [[Mohácsesko gudua]]n eta [[Fernando I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa|Fernando I.a Habsburgokoa]] izendatu zuten oinordeko, Anarekin ezkonduta zegoelako, Hungariako erregearen arrebarekin, alegia.
 
Printze protestante alemaniarren laguntzarekin, eta Gaztelako nobleziarenarekin, Karlos anaiaren laguntzan agertu zen [[1532]]an, [[Viena]] Suleimanen erasoetatik defendatzeko. Hala ere, [[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.ak]] enperadoreak turkiarrak garaitu eta bere aurkako gerran hasiko ote zen beldur zen eta ez erasotzeko aholkua eman zion sultanari, borrokarik egin gabe erretiratu zelarik.
 
Urte berean Hayreddin ''Bizargorrik'' Aljerko haitzetik espainiarrak kanporatzea lortu zuen eta [[1533]]an Solimanekin elkartu zen, bere ontzidiaren almirante izendatu zuelarik. Itsaslapurrak [[Tunis]] hartu zuen hurrengo urtean, Karlosek bi operazio burutu zituen. Lehenengoa [[1535]]ean izan zen, Tunisko jardunaldia izenez ezagutua, eta ''Bizargorriri'' Tunis kendu ziotenekoa eta bigarrena, Aljerko jardunaldia, [[1541]]ean, eguraldi txarra zela-eta porrot egin zuena.
 
== Frantziaren aurkako gerrak ==
[[Fitxategi:CarlosV firma.jpg|thumb|right|300px|Espainiako Karlos I.a eta Alemaniako Karlos V.aren sinadura. ''Yo el rey'']]
Lau gerra burutu zituen [[Frantzisko I.a Frantziakoa]]ren aurka, inperioko koroaren atzetik baitzebilen hau ere, eta Karlosek [[Borgoina]]ren itzulpena eskatzen zion:
* Lehenengo gerran ([[1521]]-[[1526]]) Frantziak [[Milanerria]] hartu zuen eta [[Henrike II.a Nafarroakoa|Henrike II.ari]] [[1515]]an konkistatutako Nafarroa berreskuratzen lagundu zion. Hala ere, Frantziako erregea galtzaile irten zen eta kartzelatua izan zen [[Paviako gudua]]ren ondoren. Frantzisko Madrilera eraman zuten, bertan [[Madrilgo ituna]] ([[1526]]) sinatzeko, Milanerria berriz ez zuela hartuko eta Nafarroako erregeari ez ziola berriro laguntza eskainiko esanez.
* Bigarren gerran ([[1526]]-[[1529]]), tropa inperialek Erromari egin zioten eraso, Frantziako erregearen laguna zen [[Klemente VII.a]] aita santua [[Sant'Angelo gaztelua]]n errefuxiatzera behartuz. [[Cambraiko bakea|Cambraiko Bakean]], Espainiak [[Borgoina]]ri uko egingo ziola sinatu zuen, Frantzisko I.ak Italia, [[Flandria]] eta [[Artois]] uzten bazituen. [[Tournay]] hiria ere entregatu behar zuen. Aita Santuak Erromatar Inperio Sakratuaren enperadore izendatuta (1530), Karlos I.ak frantziarren aurkako gerrak jarraitu zituen.
* Hirugarrena (1535-1538) Frantziak Espainiaren aliatua zen [[Savoia]]ko dukerria okupatu zuenean gertatu zen eta Milanerantz jarraitzeko asmoa zuen. Nizako etenarekin amaitu zen, bi aurkariak erabat nekatuta baitzeuden hainbeste gerrarekin.
* Laugarrena eta azkena (1542-1544) Alemaniako protestanteen gatazkarekin bukatu zen. Neka-neka eginda, bi monarkek bakea sinatu zuten [[Crépy (Aisne)|Crépyn]]. Honekin, Espainiak Frantzia iparraldeko lurrak galdu zituen, baita Flandria ingurukoak ere. Berriro ere, Frantziak Italia eta Herbehereak utzi beharra izan zuen.
 
== Protestantismoa ==
Aita santuaren eskutik koroa jaso ondoren (1530), Karlosek luteranismoak sortutako arazoei erantzun beharra sentitu zuen.
 
[[1530]]ean, [[Augsburgeko Dieta]] deitu zuen, luteranoak eta katolikoak aurrez aurre jarriz, "Augsburgeko Konfesioak" deritzonean. Karlosek [[Wormseko dieta|Wormseko Ediktoa]] konfirmatu zuen [[1521]], luteranoak eskumikatuz. Luteranoek [[Schmalkaldengo Liga]] osatu zuten [[1531]]n eta armada eta finantziazio komun bat ziurtatu zuten, protestanteen liga deitu zitzaion honentzako.
 
Erreformaren beharra onartuz eta arazoa konpondu nahian, [[Paulo III.a]] aita santuak [[Trentoko Kontzilioa|Trentoko Kontzilio Ekumenikora]] deitu zuen, [[1545]]eko [[abenduaren 5]]ean hasiko zena lanean.
 
Protestanteek ez zuten Trentoko Kontzilioa onartzen eta enperadoreak [[1546]]ko ekaineko gerra hasi zuen. Aita santuaren armak ziren eta [[Oktavio Farnese]]k agintzen zuen, Austriako Fernandoren esanetara zegoen austriar bat, alegia. Sajoniako Maurizio ere enperadorearen alde zegoen, Schmalkaldengo Ligatik apartatu baitzen. Karlosek garaipen garbia izan zuen [[Mühlbergeko gudua]]n [[1547]]an eta, handik gutxira, alemaniar printzeak erretiratu eta enperadorearen aginduetara jarri ziren.
 
Garaipen itzela izan bazen ere, ez zuen luteranismoa eta katolizismoa bateratzea lortu eta 8 urte geroago [[Augsburgeko bakea|Augsburgoko Bakea]] sinatu beharrean izan zen, nahi zuten erlijiora atxikitzeko alemaniarrek eskubidea onartuz. Betirako ez zen izango, baina momentuz, Erreformak sortutako arazoa baretuta geratu zen.
 
== Karlos I.aren abdikazioa eta oinordekotza ==
Hainbeste gerra eta gatazkaren ondoren, Karlos erreflexio aldarte batean murgildu zen; bere burua, bizitza, bizipenak eta Europaren egoera zituen buruan.
 
XVI. mendeko lehenengo erdian berarekin batera izandako [[Europa]]ko protagonista handiak hilik ziren, jada: [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa]] eta [[Frantzisko I.a Frantziakoa]], [[Martin Luther]], [[Erasmo Rotterdamgoa]] eta [[Paulo III.a]] aita santua ere desagertuta zeuden.
 
Bere bizitzako eta egin zuen guztiaren balantzea ez zen guztiz positiboa. Habsburgotarrek gobernaturiko inperio unibertsalaren ametsak porrot egin zuen eta Borgoina berreskuratzeko ahaleginak ere bai. Erromatar Elizaren defendatzaile sutsua izanik ere, ezin izan zuen luteranismoaren ezarpena gelditu. Itsasoaren beste aldeko lurrak asko hazi zitzaizkion, baina administrazio egonkor bat lortu gabe zegoen oraindik. Italian, aldiz, espainiar agintea finkatuta zegoen eta 1559an bermatuko zen [[Cateau-Cambresisko bakea|Cateau-Cambrésisko Bakean]] eta 150 bat urte iraungo zuena.
 
Karlosek gero eta argiago zuen Europa printze berrien eskuetan eroriko zela, eta Inperioaren ideia baztertzen ari zen, Espainiaren hegemonia azpimarratzen zihoan bitartean.
 
Bruselako abdikazioetan ([[1555]]-[[1556]]), Karlos I.ak bere anaia, Fernando, izendatu zuen erromatarren errege eta Espainia eta Indiak bere semea zen Filiperi utzi zizkion. [[Flandria]]tik [[Laredo]]raino bidaiatu zuen Espainiarantz itzuliz eta [[hezueri]]ak ematen zizkion sintomak lasaitu nahiaz. Hiri handietatik urrun zegoen herri bat gomendatu zioten horretarako, La Vera eskualdean ([[Extremadura]]), eta hilabete eta 3 aste iraun zuen [[Jarandilla de la Vera]]rainoko txangoak. Oropesako kondeek utzi zioten gaztelua bertan bizi ahal izateko.
 
[[1556]]ko [[otsailaren 3]]ra arte, itxaron zuen han, [[Yusteko monasterioa]]ren ondoan eraiki behar zuen jauregia egiteko obrak bukatzen ziren bitartean. Erretiro honetan, urte eta erdi egon zen, hirietatik eta politikatik urrun, Jeronimoen ordenako fraideen gidaritza espiritualean.
 
[[1558]]ko [[irailaren 21]]ean hil zuen [[malaria|paludismoak]], hilabeteko agoniaren ondoren. Testamentuan, [[Joan Austriakoa]] errekonozitu zuen Barbara Blombergekin [[1545]]ean izandako bere seme bezala. Yusteko monasterioaren ondoko jauregian ezagutu zuen lehenengoz.
 
== Ezkontza eta seme-alabak ==
[[1526]]ko martxoan, Karlos I.a bere lehengusua zen [[Elisabet Portugalgoa]]rekin ezkondu zen ([[Joan III.a Portugalgoa]]ren arreba) [[Sevilla]]n. Honako seme-alaba hauek izan zituen harekin:
* [[Filipe II.a Espainiakoa]] ([[1527]]-[[1598]]).
* Maria Habsburgokoa ([[1528]]-[[1603]]).
* Fernando ([[1530]]).
* Joana Austriakoa ([[1537]]-[[1573]]).
* Joan ([[1539]]-[[1539]]) egun berean hil zen.
 
Ezkontzaz kanpo izandako seme-alabak
* Elisabet Gaztelakoa ([[1518]]) (agian, [[Germana Foixekoa]]ren alaba izan daitekeena).
* Margarita Austriako edo Parmakoa ([[1522]]-[[1586]]) (Ama Juana Van der Gheest izan zen).
* Joana Austriakoa ([[1522]]–[[1530]]), ama Nassauko dama bat izan omen zen.
* Tadea Austriakoa ([[1523]]?–[[1562]]) Orsolina della Penna izan zen bere ama eta Sinidaldo di Copeschirekin ezkondu zen.
* Joan Austriakoa ([[1547]]-[[1578]]), Barbara Blombergen semea izan zena.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}
 
{{Erreferentzia zerrenda}}
 
{{Espainiako errege aurkibidea}}
{{Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreen aurkibidea}}
{{Alemaniako erregeak}}
{{Asturiasko printzeak}}
 
[[Kategoria:Espainiako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Alemaniako errege-erreginak]]
[[Kategoria:Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak]]