Biogas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Biogas lotu du, Wikidataren arabera.
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Biodigestor.JPG|thumb|568x568px| Simaurra birziklatzeko ekipoa, biogasa sortzen duena]]
 
'''Biogasa''' [[hondakin organiko]]ak, abereen [[simaur]]ra edo landare-hondarrak egoera [[anaerobio]] batean ([[oxigeno]]rik gabeko egoeran) deskonposatzean lortzen den [[gas]]-nahastea da.
 
4 ⟶ 6 lerroa:
 
[[Erregai]] merkea eta berriztagarria da; [[ibilgailu]]etan erabiltzen da, kaleko argiekin nahasteko eta industria eta etxeko eginkizunetarako. Biogasaren ekoizpenak, hondakinak baliatzeaz gainera, [[ongarri]] bikaina sortzen du bigarren produktu gisa. Garrantzi handikoa da garatze-bidean diren herrialdeetan, eta herri industrializatuetan ere gero eta garrantzi handiagoa ematen diote, [[petrolio]]aren egungo morrontza murrizten duelako.
 
Etxeko hondakin organikoen tratamenduak ingurugiro [[anaerobio]] batean gas metanoaren eta sedimentu baten ekoizpena eragiten du. Bigarren hori, egoki prestatuta, [[ongarri]] gisa erabil daiteke.
 
Biogasa [[bero]]a eta [[argindar]]ra ekoizteko erabili ohi da. Zabortegietan pilatuko liratekeen hondakin askoren erabilpenak ahalbidetzen du biogasaren sorrera.
 
Biogasa ere sortzen da [[hondakin-uren tratamendu]]aren araztegietan. Ur horien arazketa prozesuan lohiak sortzen dira, prozesuan zehar jalkitzen diren material solidoak biltzen dituztenak. Lohiak bioerreaktore izeneko tanga handietara bidaltzen dira: bertan, ingurugiro anaerobio batean hainbat [[mikrobio]]k lohiak degradatzen dituzte, biogasa sortuz, erregai moduan erabil daitekeena [[araztegia]]n bertan.
 
Bioerrektoreetan burutzen den prozesu anaerobio horrek denbora asko behar du (30 egun inguru) lohiak degradatzeko eta biogasa sortzeko. Prozesuan tenperatura altuak ere (36º C) behar ditu.
 
Biogasa ere modu naturalean sortzen da [[puzker]]rak botatzerakoan. Sabel-haize edo puzkerren osagaiak eta biogas industrialarenak antzekoak dira, haien proportzioak aldatzen badira ere.
 
== Biogasaren osagaiak ==
 
Biogasaren osaera eta osagaien proportzioa erabilitako hondakinen, tratamendu anaerobio motaren eta bere parametroen (tenperatura, pH...) arabera aldatuko da. Nolanahi ere, [[metano]]a da osagai nagusia.
 
Minda edo purinen tratamendu anaerobioak, esaterako, honako gas hauek dituen biogasa sortzen du:
 
* [[Metano]]a (CH<sub>4</sub>): %60-%80
* [[Karbono dioxido]]a (CO<sub>2</sub>): %30-%40
* [[Hidrogeno]]a (H<sub>2</sub>): %5-%10
* [[Nitrogeno]]a (N<sub>2</sub>): %1-%2
* [[Karbono monoxido]]a (CO): <%0,15
* [[Oxigeno]]a (O<sub>2</sub>): %0,1
* [[Azido sulfhidriko]]a (H<sub>2</sub>S): <%1
* [[Ur lurrun]]a: %0,3
 
Biogasaren osagai nagusia metanoa da (CH<sub>4</sub>), [[berotegi-efektu]]an eragin kaltegarria duena. Bere errekuntzak karbono dioxidoa sortzen du, berotegi-efekturako ere txarra dena, nahiz eta eragin askoz txikiagoa eduki.
 
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}