Amale Arzelus: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
}}
 
'''Amale Arzelus Arrieta''' ([[Donostia]], [[Gipuzkoa]], [[1924]]ko [[otsailaren 19]]a – [[2015]]eko [[irailaren 28]]a) [[euskaltzale]]a eta irrati esataria izan zen. Irratiz euskaraz aritu zen lehen emakumea.<ref>[http://www.eitb.eus/eu/audioak/osoa/829608/amale-arzelus--euskaraz-aritu-zen-emakume-esataria/ «Amale Arzelus, irrati bidez hitz egin zuen lehen emakumea»], ''Faktoria'', Euskadi Irratia, 2012-02-14.</ref>
 
== Biografia ==
[[1924]]an jaio zen Donostian, [[Ander Arzelus|Ander Arzelus ''Luzear''ren]] eta Amalia Arrietaren sendian. Txikitatik, bere aitaren eskutik, euskararen aldeko lanetan aritu zen, bai euskal irratian, bai antzezlanetan (''Neskamearen marmarrak'' antzerkitxoa berak antzezteko idatzi zuen). 1932ko martxoaren 2an euskarazko lehen irratsaioa egin zuten Luzearrek eta Joseba Zubimendik, Donostiako Union Radio irratian. AmalekAmale, 8 urte besterik ez zituela, irratiz euskaraz aritu den lehen emakumea izan zen. Aitak idatzitako bakarrizketa, antzezlan eta hitzaldien esatari izan zen haurra, garaiko euskal kulturaren izen handien artean. Haiengandik ikasitako euskararekiko maitasunari eutsi zion bizitza osoan; esatari, antzezle, andereño eta Euskarazaintzako kide gisa, nagusiki.<ref>[http://irutxulo.hitza.eus/2012/02/28/%EF%BB%BFamale-arzelus-aitarengandik-jaso-nuen-euskararekiko-maitasuna/ «Amale Arzelus: “Aitarengandik jaso nuen euskararekiko maitasuna”»], ''Irutxuloko Hitza'', 2012-02-28.</ref>
 
Irratsaio hartan, mikroaren aurrean pasa ziren, besteak beste, [[Xabier Lizardi]], [[Aitzol]], [[Telesforo Monzon]], [[Emeterio Arrese]], [[Orixe]], [[Toribio Alzaga]], [[Elbira Zipitria]], [[Tomas Garbizu]], [[Jean Lafite]]... Orduko prentsak, ordea, izartzat Amale neskatoa jotzen zuen.<ref>Urtzi {{maiuskula txiki|Urkizu}}: [http://www.berria.eus/paperekoa/1520/030/002/2012-03-02/euskarazko_lehen_irratsaioa_aireratu_zela_80_urte_beteko_dira_gaur.htm «Euskarazko lehen irratsaioa aireratu zela 80 urte beteko dira gaur»], ''Berria'', 2012-03-02.</ref><ref>Koldo {{maiuskula txiki|Ordozgoiti Juanenea}}: «Euskara hegaz: euskal irratiak 80 urte»], ''Euskonews & Media'', 615. zenbakia, 2012-03-02.</ref>
 
[[1936]]ko [[Espainiako Gerra Zibila|Gerra Zibilean]], [[Bilbo]]tik igaro ondoren [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herrira]] joan zen sendi osoarekin, aita izan ezik, [[Santoña]]n preso hartu baitzuten, eta [[1944]] arte kartzelaturik eduki.
21 ⟶ 23 lerroa:
[[1968]] arte jarraitu zuen haur-ikastolekin, eta ordutik aurrera adinekoekin jarraitu zuen beste urte askoan.
 
[[Euskerazaintza]]ko kide izan dazen bere azken eguneraino. 2015eko irailaren 28an hil zen.
 
== Erreferentziak ==