Zelula horma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Lokuena da zelula horma
t 82.130.179.234 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Chloroplasten.jpg|thumb|250px|Zelula horma gardenak [[landare zelula]]k banatzen.]]
Zelula horma da lokuena!!!
'''Zelula horma''' [[zelula]] inguratzen duen geruza gotorra da. [[Bakterio]], [[arkeobakterio|archaea]], [[onddo]], [[landare]] eta [[alga|algetan]] daude. [[Animalia]] eta beste [[protisto|protista]] zeluletan [[zelula mintz]]ak bakarrik inguratzen du.
 
Osaketa desberdina dute zelula desberdinen hormek baina izen eta funtzio berdinak dituzte. Zelulei babesa, gogortasuna nahiz gelditasuna eta balantze osmotikoa ematen dio.
== Landare zeluletan ==
[[Landare zelula|Landare zelulek]] horma gogor zein bizigabea dute. [[Polisakarido]]z, [[monosakarido]]z eta [[gatz]] mineralez osatuta.
 
Polisakaridoen artean [[zelulosa]] da garrantzitsuena.
 
Funtzioak: Transpirazioa, zurgapena, zura osatu eta landarea zutik mantendu.
 
Horma hau ezinbestekoa da landareetarako, hau gabe zelula ura hartzen egongo litzateke etengabe.
=== Egitura eta osaketa kimikoa ===
Hormaren lodiera zelularen adina eta funtzioekin lotuta dago eta hiru geruzatan banatzen da.
 
* Erdiko xafla: hormetako oinarrizko egitura da eta zementu modura funtzionatzen du zelularen ondoz ondoko geruzak elkarrekin pilatuz. Egitura bakuna eta sendotasun likatsua du pektinari esker.
 
* Oinarrizko horma: Landare zelularen kanpoko aldea mugatzeaz arduratzen da, mehea eta elastikoa da. Horma hau erretikulu mikrofibrilarrez eta [[matrize]] amorfoz osatua dago.
* Horma sekundarioa: Landareek dituzten zelula batzuk beste horma bat izaten dute loditasuna eta gogortasun mekanikoa lortzeko. Oinarrizko horma gehiago sortzen ez denean eratzen da. Horma hauek garrantzi handia dute ehunak garraiatzeko edo gogortasun mekanikoko zeluletan.
 
== Onddo zeluletan ==
Horma zelularraren osaketa kimikoa aldakorra da, [[karbono hidrato|gluzidoz]], [[proteina]]z eta [[lipido]]z osaturik dago. Onddo talde gehienen hormak [[kitina]]z glukoproteinaz, [[koipe]] azidoz, [[fosfolipido]]z, gatz mineralez osaturik daude eta pigmentuak dituzte.
== Bakterioetan ==
 
[[Bakterio]] guztiek ez dute zelula horma berdina. Bakterio Gram positiboek Gram negatiboek baino horma lodiago dute. Hain zuzen ere, hormaren egiturak eragiten du [[Gram tindaketa]]ren emaitza, koloranteek bakteriar horman finkatzen baitira.
 
Bakterioen zelula horma [[peptidoglikano|mureina]] ([[peptidoglikano]] deitua ere) molekulaz osatuta dago. Mureina oso erresistentea den polimeroa da, zelula hormari sendotasuna ematen diona. Molekula hori N-azetil-glukosaminaz eta N-azetil-muramikoz osatuta dago, 4 aminoazidoekin lotuta.
 
=== Gram positiboak ===
Bakterio Gram positiboen zelula hormaren osagaiak peptidoglikanoa %90ean eta azido teikoikoa %10ean dira. Azido hau polimero bat da eta zelula mintzean agertzen da [[antigeno]] gisa. Gure gorputzeko [[antigorputz]]ek ezagutu egiten dute.
 
=== Gram negatiboak ===
Bakterio Gram negatiboek %10 peptidoglikano dute periplasman, hau da, zelula mintz eta kanpo mintzaren artean. Gainerako osagaiak [[fosfolipido]]ak, [[proteina]]k, [[lipoproteina]]k eta [[lipopolisakarido]]ak dira.
 
{{Txantiloi:Zelularen osagaiak}}
 
[[Kategoria:Organulu zelularrak]]
[[Kategoria:Bakteriar egiturak]]
[[Kategoria:Landare fisiologia]]