Kaligula: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
4. lerroa:
[[Tiberio]]ren ondorengoa izan zen eta hasieran herriaren gogoko politika liberala bideratu zuen. Erialdi batek aldatu zuen, ordea, Kaligularen nortasuna eta bere burua, errege ez ezik, jainko bihurtu zuen. [[Erromatar Inperioa|Inperioko]] altxorra xahutu zuen, herriari zergak ordainarazi zizkion eta, dirua lortzearren, [[aristokrazia]]ko kide ospetsuenak hil zituen. Bere eromenean, Erromako herriak buru bakarra izan zezan nahi zuen, ezpata ukaldi batez moztu ahal izateko. 41. urtean hil zuten. [[Erromako Senatua]]k enperadoreen zerrendatik kendu zuen. [[Albert Camus]] frantses idazleak [[antzerki]] lan ospe handikoa idatzi zuen, ''Caligula ''izenekoa, enperadorearen bizitza oinarri hartuta.
 
Garaiko iturriak ez dira, ordea, oso onak. Haietan, orokorrean pertsona baino karikatura ematen du Kaligulak: megalomanoa, apetatsua eta krudela. Aipatzen da Kaligulak bere zaldi maitatuena, {{lang|la|''Incitatus''}} izenekoa, kontsul izendatu zuela. Halaber, [[intzestu]]-harremanak izan ohi zituen bere arrebekin, batez ere [[LiviaJulia Drusila|Drusila]] gazteenarekin. Hala ere, ez dago aipamen horiek frogatzerik.
 
== Erreferentziak ==