Ernst Haeckel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Würzburg
18. lerroa:
'''Ernst Heinrich Philipp August Haeckel''' ([[1834]]ko [[otsailaren 16]]a, [[Potsdam]], [[Brandenburgo]] - [[1919]]ko [[abuztuaren 9]]a, [[Jena]], [[Turingia]]) [[alemania]]r [[biologia|biologo]], [[medikuntza|mediku]], [[natura]]lista eta [[filosofia|filoso]] bat izan zen.
 
[[Berlin]], [[WurzburgoWürzburg]] eta [[Viena]]ko unibertsitatean [[medikuntza]] ikasketak burutu zituen. [[Alemania]]n [[Charles Darwin]] [[Erresuma Batua|britainiarraren]] lanak ezagutzera eman zituen. [[Filum]] eta [[ekologia]] hitzak ere berak sortu zituen.
 
[[Zoologia]] irakasle izan zen [[Jenako unibertsitatea]]n (1862). Darwin ezagutu ondoren (1866), [[XIX. mendea|XIX. mendeko]] darwinzalerik gailenetarikoa izan zen. Organismo sinpleen ikerketak egin zituen batez ere: [[protozoo]]ak, [[belaki]]ak, [[zelenteratu]]ak eta gisakoak. Halaber, [[ontogenia]]ren eta [[filogenia]]ren artean dagoen paralelismoa azpimarratu zuen. Haren esanetan, [[Ontogenia filogeniaren laburpen gisa|ontogenia filogeniaren laburpen bat da]]. Proposamen horri oinarrizko biogenetika legea deitu zion, eta geroztik funtsezko lege bilakatu da biogenetikan ([[1866]]). Animalia mota oinarrizkoenen azterketatik abiaturik, berez sortuak baitziren haren ustez, animalia moten bilakaeraren aldiak argitzen saiatu zen. Gizakiaren jatorriari dagokionez ere, aldaketaren tesiak baliatu nahirik, tximino antropoideen eta gizakiaren artean zegokeen tarteko forma bat aurkitu zuen eta ''[[Pitecanthropus]]'' izena eman zion hari; hipotesi hura azaldu zuen (gerora E. Dubois-en aurkikuntzak baietsi zuena). Bidaia anitz egin zituen, eta itsas animalia mota asko ezagutu eta sailkatu zituen. Liburu ugari idatzi zituen, besteak beste: ''Izadiko legeen arabera eraturiko izakien sorreraren historia ''(1868), ''Antropogenia'' (1874), ''Biziaren mirariak'' (1904).