Sokrates: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: sofistak
18. lerroa:
 
== Biografia ==
Aita eskultorea zuen eta ama emagina. Politikan [[aristokrazia]]ren aldekoa zen. Bere ustez, [[demokrazia]] guztiz manipulatuta zegoen [[sofismosofistak|sofistengatik]]. Hauen eraginez hasierako [[demokrazia]] erabat hondatu egin zen. Beraz, Atenas eta Espartaren arteko gudan [[Esparta]]ren alde egon zen eta horrelako ideiak defendatzeagatik [[Atenas]]eko epaileak heriotza zigorrera kondenatu zuten.
 
Greziako filosofiaren aitzindari nagusietako bat izan zen, baina ez zuen ezer idatzita utzi eta haren bizitza eta pentsamendua ikasleen bidez ezagutzen dira, [[Platon]]en bidez, batez ere, Platonen obrarik gehienak Sokratesen elkarrizketetan oinarrituak baitira. Sokrates gizon prestua eta gudari ausarta izan zen, baina guztien gainetik ''agorako'' gizona izan zen, plaza gizona; Atenasko plazetan filosofia eztabaidak izaten zituen eta bere galdera eta elkarrizketa sotilen bidez zalantza eragiten zuen jendearengan.