Bizantziar Inperioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.86.204.244 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Syum90 wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t →‎Erromarekiko gatazkak: Barne lotura zuzenketak
51. lerroa:
Inperioa [[heleniar]]tu eta ekialdeko kutsuz hornitu zuten heraklideen aldia, [[Justiniano II.a]]ren garaian amaitu zen (685-695, 705-711). 695. eta 705. urteen bitartean, [[Leontzio]]k eta [[Tiberio III.a]]k Justiniano II.a agintetik kendu zuten, eta [[Iparraldeko Afrika]]ko probintzia galdu zuen Bizantziok. Horren ondoren, matxinada ugari egin zituen armadak. [[Leon III.a Isauriarra|Leon III.ak]] (717-741) inperioa berriz antolatu zuen, eta arabiarren erasoei eutsi zien. Ondoko enperadoreek jarraitu egin zuten antolaketa lana, baina bizirik zirauten erlijio gatazkek Erromako eta Inperioko elizen banaketa ekarri zuten, Ravenako exarkerria galdu ondoren (751). Orduan, Erromako [[Eztebe II.a]] aita santuak (754-756), frankoen babespean jarrita, [[Aita Santuen Lurraldea|Elizaren Estatuak]] sortu zituen.
 
[[Arabiar]]ren eta, batez ere, [[bulgariar]]ren aurkako gerrek ez zituzten erlijio borroka eta esetsaldiak bigarren mailan utzi. [[Bizantzioko eztabaida ikonoklasta|Ikonoklastak]] berriz ere nagusi izan ziren [[Leon V.a Armeniarra|Leon V.a]] (813-820), [[Mikel II.a]] ''Totela'' (820-829) eta [[Teofilo (enperadorea)|Teofilo]] (829-842) enperadoreen garaian. Kanpoaldean, Bizantziok [[Kreta]] (826) eta arabiarrek konkistaturiko [[Sizilia]] (829) galdu zituen. Barealdi baten ondoren, kristau ortodoxia berriz ere indartu zen [[Teodora (Teofiloren emaztea)|Teodora]] erregeordearen erreinaldian (842-856), baina [[Mikel III.a]] ''Hordia''ren garaian (842-867) [[Zirilo]]k eta [[Metodio|Zirilok eta Metodio]]k bultzaturiko kristautzeak eta [[Fotios]] Konstantinopolisko patriarka izendatzeak ezadostasun gehiago ekarri zituzten Erromako eta Bizantzioko kristau elizen artean.
 
=== Mazedoniar dinastia ===