Xalbador: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
18. lerroa:
 
== 1967ko txistu, oihu eta txaloak ==
[[1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusia]]n parte hartu zuen, eta bigarren amaitu zuen. Hala ere, urte hartako txapelketan protagonista nagusia izan zen; berak nahi gabe, baina. Bertsolari Txapelketa Nagusien historiako - baita—baita bertsolaritzaren historia osoan ereosoko -ere— gertaera aipatuenetako bat da.
 
Behin ikus-entzuleak aulkietan eseri eta epaileak mahaian jarri ondoren, [[Alfonso Irigoien]]ek epaimahaikideen erabakien emaitza irakurri zuen: Xalbador bertsolaria, [[Manuel Olaizola|Uztapiderekin]] batera, [[txapel]]aren bila lehiatzeko azken fasera iragan zela.
 
Une hartan, ikus-entzuleen oihu eta txistuek [[Atano III.a pilotalekua|Anoeta pilotalekuko]] giroa minutu erdiz gaiztotu egin zuten. Jada desadostasun adierazpenak apaltzen zihoazelarik, berriz ere entzun ziren txalo zaparradekin nahastutakonahasitako txistuak eta zalaparta. Uztapide eta Xalbador bertsolariak, mikrofonoen aurrean, isilik ziren. Ikuslegoa bitan banaturik zegoen: txistuek txaloak isilarazten zituztela zirudienean, Xalbadorren aldekoak zutik jarri eta beren bertsolariari txalo egin zioten. Epaimahaiko kide batek bertsolariei saioa hasteko eskatu zien, baina biek ala biek isilik iraun zuten aldi batez. Azkenean, Uztapidek, oihu eta uluen erdian, aurkezpen bertsoa bota zuen.
 
Ondoren Xalbadorren txanda iritsi zen, baina hark bere saioa hasterako txistu nahiz txalo ugari entzun ziren, atzera. Azkenean, ikus-entzuleen hotsa baretu zen, eta urepeldarrak bertso gogoangarri eta hunkigarri honi ekin zion:
 
{{Aipu|Anai-arrebakarrebok, ez, otoi, pentsa</br>neureneu're gustora nagonik,</br>poz gehiago izango nuen</br>albotik beha egonik.</br>Zuek ezpazerate kontentu</br>errua ez daukat ez nik,</br>txistuak jo dituzute bainan</br>maite zaituztet orainik.}}
 
«Zuek ezpazerate kontentu, errua ez daukat nik» esaldira heltzean, bat-bateko txaloaldia sekulakoa izan zen, bertsolariaren jarduna eten zuen puska batean, azken bi lerroak bota baino lehen. Bertso horrekin, Xalbadorrek ikus-entzuleen artean sortuak ziren bi muturretako jendea elkartzea lortu zuen. Bere jatorrizko [[behe-nafarrera]] alde batera utzita, entzule gehienen euskalkian —[[gipuzkera]]z— moldatu zuen bertso hori, eta horrela haien bihotzetara heltzea lortu.
32. lerroa:
Xalbadorren bertso horren ostean, entzuleek haserrea eta desadostasuna epaimahaiaren erabakiagatik izan zela ikusarazi nahi izan zuten. Gertakari hartatik aurrera Xalbadorren aldeko maitasun erakustaldiak areagotu egin ziren. Gainera, epaileei beren haserrea erakusteko aukera ez zuten alferrik galdu: epaimahaiko kide bat zutitu zen batean, ikusleek gogor txistukatu zuten, eta txistualdi hura epaimahaiko kidea pilotalekuko pasabidetik zehar bozkagunera zihoan denbora guztian luzatu zen. Gertakari haren ondoren lehiaketa normal joan zen.<ref>{{es}} Félix IRAZUSTABARRENA ARSUAGA: [http://www.euskomedia.org/aunamendi/17383 «Fernando Aire Etxarte ''Xalbador''»], ''Auñamendi Eusko Entziklopedia''.</ref>
 
Egiaz, baina, Xalbadorri jo zitzaizkion txistuekin, epaimahaia ez zen ausartu hari txapela ematera. Bertsolariek eta bertsozaleek askotan aipatu izan dute geroztik egun hartan Urepeleko artzainarekin egindako bidegabekeria. 1968ko otsailean antolatu zen sariketan, ordea, [[Inazio Eizmendi|Basarri]]ren eta Xalbadorren artean banatu zen ehun mila pezetako lehen saria.<ref>Mikel ATXAGA: [http://www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/datos/xalbado.pdf ''Xalbador''], Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 1993.</ref>
eta Xalbadorren artean banatu zen ehun mila pezetako lehen saria.<ref>Mikel ATXAGA: [http://www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/datos/xalbado.pdf ''Xalbador''], Bidegileak bilduma, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, 1993.</ref>
 
[[Gipuzkoa]]rrek txistukatu zuten Anoeta pilotalekuan, Gipuzkoan gelditu zen nehoiz nafar batek hurbilen izandako Euskal Herriko txapela; nafarra izanik ere, gipuzkeraz kantatu behar izan zuen. Ordu arte bezala geroan ere, Gipuzkoan egin zuen saiorik gehien. Eta hil ondoan, gipuzkoarrek altxatu dute Xalbador aldareetara.<ref>Pablo Jose ARISTORENA: [http://bdb.bertsozale.com/uploads/edukiak/liburutegia/xdz4_ld_000075.pdf ''Nafarroako bertsolaritza''], Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua, Hezkuntza eta Kultura Saila, 1992.</ref>