Nestor Makhno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Hizkuntza eta estilo zuzenketak.
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Bot: Parsoid bug phab:T107675
7. lerroa:
Langile eta nekazarien batailoiak antolatu zituen, austroalemanek herrialdea okupatu zutenean. 1918an Moskura joan zen anarkista teorikoekin mintzatu eta nekazariak anarkistak bihurtzeko prozesuan aurrera egiteko. Baina anarkista zaharrak pasibo eta boltxebikeekin zein erlazio eduki jakin gabe aurkitu zituen. Piotr Kropotkin izan zen aholkuak eman zizkion bakarra. Lenin-ekin izandako elkarrizketa baten ondoren hasi ziren okertzen boltxebikeekin zuten harremana.
Ukrainiara itzultzen ari zela austriarrek harrapatu egin zuten, eta bere herriko judu batek emandako diruari esker lortu zuen askatasuna. Bere herrira iritsita lan handia egin zuen borondatezko hainbat gerrilla antolatzen. Estrategia honakoa zen: zonalde bat askatu ondoren, borroka beste lurraldeetara hedatu, horrela anarkisten ideiak areago zabalduz.
<nowiki> </nowiki>Borroketan abantaila zen bere zaldun taldeen ausarkeria eta mugikortasuna; geroago, infanteria azkarrena garatu zuen, gurdi tradizional batzuk erabiliz. Beste abantaila, inguruko nekazarien laguntza zen, hauek lagundu egiten baitzieten, nahiz eta zigor gisa etxeak erretzen zizkieten. Irautza sozial eta Komuna askeei buruzko manifestuak idatzi zituen.
 
[[Boltxebike]]ek inongo funtsik ez zuten hainbat leienda beltz zabaldu zituzten Makhno-ren pertsonaren gainean. Dena den, Volin-ek berak zioen bezala <<''Makhno-k ahulezia batzuk zituen bere izaeran''>> mugimenduari kaltegarri zitzaizkionak: Alkoholari zion zaletasuna zela eta, inoiz kontseiluari jaramonik egin gabe hainbat erabaki hartu zituen, autoritario agertuaz. Volin-en esanetan, hainbat kidek Makhno bezain onak ziren hainbat komandante gomendatu zizkioten, estratega onak, politiko onak eta moralki Makhno-ren gainetik zeudelako; agian bere ahultasun hauek direla eta, beste kide bat bezala kontsideratzen zuten, nekazari masen konfiantza jasoaz. [[Fitxategi:Makhno group.jpg|150px|left|thumb|Makhno bere kideekin]]