Kariotipo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Karyotypes lotu du, Wikidataren arabera.
Zazpi taldeak
6. lerroa:
 
 
Kariotipoa berezkoa da [[espezie]] bakoitzean. Espezie baten kromosoma kopurua eta kromosoma horien ezaugarri morfologikoak berdinak dira espezie horren banako guztiengan. Kariotipoa egiteko nazioarteko parametro batzuk erabiltzen dira: kromosoma bikoteak neurriaren arabera sailkatzen dira, eta forma edo itxura ere kontuan hartzen da (batez ere [[zentromero]]aren kokapena). Era honetan, zazpi talde bereizten dira:
* A taldea: 1, 2 eta 3 kromosoma pareak. Oso kromosoma handiak dira, metazentrikoak.
 
* B taldea: 4 eta 5 kromosoma pareak. Kromosoma handiak eta submetazentrikoak dira.
* C taldea: 6-12 kromosoma pareak, bai eta X sexu-kromosoma ere. Kromosoma ertainak eta submetazentrikoak dira.
* D taldea: 13, 14 eta 15 kromosoma pareak. Kromosoma ertainak eta akrozentrikoak dira.
* E taldea: 16, 17 eta 18 kromosoma pareak. Txikiak eta submetazentrikoak dira.
* F taldea: 19 eta 20 kromosoma pareak. Txikiak eta metazentrikoak dira.
* G taldea: 21 et 22 kromosoma pareak, bai eta Y sexu-kromosoma ere. Txikiak eta akrozentrikoak dira.
Kariotipoa aztertuz kromosomen akatsak antzeman daitezke: esaterako, kromosoma kopuruan egon daitezkeen irregulartasunak (trisomiak, monosomiak, etab), inbertsiak, translokazioak, etab. Hitz bitan esanda, [[mutazio]] kromosomikoak.