Pobretasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 95.22.190.128 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
t →‎Pobreziaren dimentsio aniztasuna: Barne lotura zuzenketa: bizi-kalitate
1. lerroa:
<blockquote>Pobrezia, p'''obretasuna''' edo '''txirotasuna''' [[oinarrizko behar]]rak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ezin eskuratzea da, zentzu hertsi batean. Oinarrizko beharrez gaindi, pobrezia [[bizi-kalitate]]arekin ere loturik dago; hain zuzen, [[hezkuntza]], giza-harremanak, ingurumenaren kalitatea eta askatasun politiko eta espiritualak ere pobreziari eragiten dioten faktoreak dira. Beraz, zentzu zabalago batean, pobrezia [[giza garapen]]erako beharrezko diren baliabideak ez izatea da. Pobrezia pertsona, talde edo herri batek [[gizarte]] baten baitan pairatzen duen egoera izan daiteke eta [[desberdintasun ekonomiko]] eta sozialaren ondorioa da.</blockquote>
== Pobreziaren dimentsio aniztasuna ==
Batzuek ukatu egiten dute pobreziaren faktore-aniztasuna eta pobrezian diru-sarrerek duten garrantzia nabarmentzen dute, diru-sarrera eta beste dimentsioen artean lotura zuzena dagoela baieztatuz. Hau da, diru-sarrera urriak orokorrean osasun baldintza txarrekin lotuta daude, edo hezkuntza kalitate baxuarekin. Ondorioz, jendea edo behartsuen [[bizi-kalitate|ongizatea]] hobetzea bada helburua, bide zuzenena diru-sarrerak hobetzea izan beharko luke.
Hala ere, arrazoi asko daude pobreziaren dimentsio aniztasunaren alde. Jodhak (1998) [[India]]n egindako azterketa batean erakutsi zuen ongizatea eta diru-sarreren arteko korrelazioa ez dela zuzena. Azterketa honetan parte hartu zuten behartsuek beraien ongizatea hobetu zela baieztatu zuten, beraientzako garrantzitsuak ziren faktoreak hobetu zirelako (zapatak jaztea, animalia eta pertsonak bizitzeko gelak banatuak egotea), nahiz eta beraien diru-sarrerak gutxitu. Jendeak pobrezia eta ongizatea ulertzeko dituen modu desberdinak ulertzea garrantzizkoa da, honek pobrezia gutxitzeko planifikatuko diren programengan eragina izango duelako. Diru-sarrerez gain osasuna eta hezkuntza pobrezia gutxitzeko garrantzitsuak direla ulertzen bada, adibidez, planifikatutako politika oso desberdina izango da.
 
== Pobrezia absolutua eta pobrezia erlatiboa ==