Serapio Espartza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
19. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Iruñea|Iruñeko]] Udal arkitektoa zela, [[1916]]an [[Iruñeko Bigarren Zabalgunea]] diseinatu zuen [[Ildefons Cerdà|Ildefons Cerdak]] [[Bartzelona]]ko [[zabalgune]]rako aurrera eramandako proiektuan oinarriturik. [[Iruñeko Lehen Zabalgunea]] baino eremu handiago baterako proiektua aurkeztu zuen, 70 metroko luzera zuten 99 eraikin eginez. 1922 urtean eraikitako [[Amaiurko gaztelu]]ko monolitoa ere berak diseinatu zuen.
 
Politika arloan, [[Comunión Tradicionalista|tradizionalismoan]] hasi arren, [[abertzaletasun|abertzale]] bilakatu eta [[Napar Buru Batzarra|NBBren]] presidente izendatu zuten. [[1923]]an ''[[La Voz de Navarra]]'' egunkariaren sorrera bultzatu zuen<ref>[http://dialnet.unirioja.es/servlet/fichero_articulo?codigo=15809&orden=85276 Elena Oses Larumbe. "La Voz de Navarra" un periódico vasquista]</ref>. [[1933]]an diputatu izateko aurkeztu arren ez zuen lortu.