Aureo (txanpona): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: libra (masa unitatea)
2. lerroa:
'''Aureoa''' ([[latin]]ez aureus eta pluralean aurei) [[Antzinako Erroma]]ko [[urre]]zko [[txanpon]] bat izan zen, [[zilar]]rezko 25 [[denario]]ren baliokidea. [[K. a. I. mendea|K. a. I. mende]]az geroztik etenik gabe jaulki zen, harik eta [[IV. mendea]]n [[solido (txanpona)|bizantziar solidoak]] ordeztu zuen arte. Aureoak denarioaren antzeko neurria zuen gutxi gorabehera; hala ere, urrezkoa zenez, dentsitate handiagokoa eta astunagoa zen.
 
[[Julio Zesar]]ren garaitik aurrera, aureoa askoz sarriago txanpondu zen. Zesarrek txanponaren pisua [[libra (masa unitatea)|erromatar libra]]ren (8 gramoren baliokidea gutxi gora-behera) berrogeirenean ezarri zuen. [[Neron]] enperadorearen agintaldian, aureoaren pisua erromatar libraren berrogeitabostenera murriztua izan zen.
 
[[Marko Aurelio]] enperadore filosofoaren agintaldian, aureoaren ekoizpena jaitsi egin zen, eta [[Karakala]]renean berriz murriztu zen bere piusua erromatar libraren berrogeitamarrenera.