Atzeraldi Handia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎2009: Barne lotura zuzenketa: Dow Jones Industrial Average
t →‎Irlanda: Barne lotura zuzenketa: Ekialdeko Europa
94. lerroa:
Irlandaren kasua krisi ekonomikoaren kausak eta ondorio gordinak azaltzeko erabili ohi da. Izan ere, krisiaren onodrioz [[atzeraldi|errezesioan]] sartu zen lehenengo herrialdea izan zen.
 
[[1990eko hamarkada]]ra arte Irlanda Europako ekonomia pobreenetakoa zen errenta termino erlatiboetan. [[1987]] urtean izandako gobernu-aldaketak [[politika ekonomiko]]a aldaketa sakonak ekarri zizkion herrialdeari: [[gastu publiko]]a orekatu egin zen eta bereziki [[Sozietateen gaineko Zerga]]ren tasa murriztu egin zen, Europako beste herrialdeetan arrunta den %30tik gorako tasetatik %10aren inguruko tasa batera. Horren ondorioz, [[atzerriko inbertsio]]a erruz heldu zen Irlandara, hamarkadetan zehar oso txikia izan zen hazkundea Europako hazkunde tasa altuenetara aldatuz. Nazioarteko ekonomietan, ''Tigre Zelta'' deitu izan zitzaion Irlandako ekonomiari garai haietan. Atzerriko inbertsioak [[elektronika]] eta [[software]] sektoreetan izan ziren. [[2001]] urtetik [[Puntucom burbuila]]ren leherketak eta [[EkialdeEkialdeko Europa]]ko herrialdeak [[Europar Batasuna|Europar Batasunera]] sartzea atzerriko inbertsioen gutxitzea ekarri zuen, herrialde horietako lan-indarraren kostuak txikiagoak baitziren. Aldi berean, herrialde horiek Irlandak hainbat urtetan zehar Europar Batasunetik jasotako diru-laguntzak nabarmen murriztu zituen. [[2008]] urtera arte, ordea, hazkunde tasa handiekin jarraitu zuen, [[finantza sektore]]aren garapen itzelari <ref>Langileen %14ek finantza-sektorena egiten zuten lana.</ref> eta [[higiezinen burbuila]] ikaragarriari esker<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izena1=Daniel
|abizena1=Finn