«Parisko Notre-Dame katedrala»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
t (→‎Eraikuntza prozesua eta ondorengo erreformak: barne lotura zuzenketa: dorre)
[[Fitxategi:NotreDameDeParis.jpg|thumb|320px|right|Parisko Notre-Dame Katedrala, gauez]]
'''Parisko ''Notre-Dame'' Katedrala''' ([[frantses]]ezko ''Andre Maria'') [[Paris]]ko [[Parisko 4. barrutia|4. barrutian]] dagoen [[katedral]] [[arkitektura gotikoa|gotikoa]] da. [[1163]]an eraikitzen hasi eta [[1245]]ean amaitu zen. [[Maria]]ri eskainia, [[Jesus Nazaretekoa|Jesusen]] amari, [[Paris]]ko [[Île de la Cité]] uhartetxoan dago, [[Sena]] ibaiaren urek inguratzen dutena. hijodeputa
 
 
Katedrala, distira gotikoaren ideiari estuki lotua sortzen da, garaiko gizarteak nahi eta behar zuen ikuspegi berri bati erantzun bezala, katedrala, kontaktu eta igoera izpiritualeko eraikin bezala hartzen zuen ikuspegia. Arkitektura gotikoa, [[XI. mendea]]ren hasieran, hiri bizitza oso azkar eraldatzen ikusten duen gizarte baten barnean tresna boteretsu bat da. Hiria, arlo politiko eta ekonomikoan (gorantza doazen merkataritza harremanen isla) berebiziko garrantziaz birsortzen da, bere aldetik, burgesia aberatsak eta klero hiritarraren eraginak ere gorantza egiten dutelarik. Honen emaitza, hirietatik kanpo, landatar elkarte monarkikoetan, eraikuntza erlijiosoen beharrak, hiritar oparotasunaren ikur berria den [[katedral]]agatik ordezkatzea da. Eta, [[Frantzia]]ren barnean, gorantza doan duintasun berri baten bilaketari erantzun bezala, Parisko ''Notre Dame'' Katedrala sortzen da.
Anonymous user