San Joan Laterangoaren basilika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t →‎Ezaugarriak: Barne lotura zuzenketa: Vatikanoko Museoak
35. lerroa:
Historiako harat-honat hauetan zehar, basilikak antzinako itxura izaten jarraitu zuen, [[zutabe|kolomek]] banatutako [[habearte|nabez]] osatua, aurrealdean [[peristilo]] iturridun batekin. Eredu hau ohikoa zen Berant Antzinatean, baita San Petri Vatikanokoa zaharrean ere erabilia. Fatxadak hiru leiho zituen, eta edertzen [[mosaiko]] bat zuen, Kristo, munduko Salbatzailea, irudikatuz. Portikoak [[fresko]]z apainduak zeuden, [[XII. mendea]] baino geroagoakoak segur aski. Basilikaren barnean, kolomak errenkadak mutur batetik bestera luzatzen ziren, baina berrereikuntza batean, [[Klemente V.a]]renean segur aski, [[transeptu]]a eraiki zen eta jarraitasuna hautsi. Garai honetan elizaren zabalera handitu zen. Egun nabea 130 metro luze da.
 
Eraikin zaharraren zati batzuk oraindik bertan diraute. Horien artea daude Erdi Aroko ''[[cosmatesco]]'' zoladura eta [[Petri (apostolua)|San Petri]] eta [[Paulo Tarsokoa|San Pauloren]] estatuak, egun [[klaustro|kalostran]] kokatuak. Andare nagusiaren gaineko [[baldakin]] lerdena, orain hain lekuz kanpo dirudiena, [[1369]]koa da. Azpian Aita Santuak baino ezin du [[eukaristia]] ospatu. ''Stercoraria'', Aita Santua esertzen den [[haitzurdin]] gorrizko tronua, [[Vatikanoko museoakMuseoak|Vatikanoko museoetan]] dago gaur egun. Izen "usaintsua" Aita Santuak koroatzean kantatzen den [[salmo]]tik datorkio: "De ''stercore'' erigens pauperem" ("behartsua ''ximaurretik'' ateratzen"<ref>''behartsua '''zaborretatik''' ateratzen'' [http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Sal+113&id34=1&pos=0&set=21&l=eu Biblija webgunean]</ref>, 113 (112) salmoa).
 
V. mendetik, zazpi otoiztegi zeuden basilika inguratzen, gerora elizara batu zituztenak. Otoiztegi hauek bisitatzeko debozioak, Erdi Aro osoan egina, zazpi aldareen debozioa sorrarazi zuen, Erromako eta beste hainbat lekutako elizetan ohikoa.