Vilnius: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Izena: Barne lotura zuzenketa: yiddish
t →‎Poloniar-Lituaniar Erkidegoa: Barne lotura zuzenketak
176. lerroa:
Hiria hedapen periodo batean sartu zen. Vilniuseko harresiak 1503 eta 1522 urte bitartean eraiki ziren, hiria babesteko. Hiru dorre eta bederatzi ate zeuden hiriaren inguruan. Sigismund Augustek bertara eraman zituen gorteak, 1544an.
 
Almae Academia et Universitas Vilnensis Societatis Jesu (Vilniuseko unibertsitatea) sortu zuen Stefan Bathory erregeak 1579an. Unibertsitateak bilakaera azkarra izan zuen, eta inguruetako gune zientifiko eta kultural garrantzitsuenetakoan bilakatu zen. Hiriak izandako hedapenari esker, ateak ireki zitzaizkion migrazioari. Hainbat ziren bertan mintzatzen ziren hizkuntzak: [[Lituaniera]], [[poloniera]], [[ruteniera]], [[errusiera]], [[antzinako eliza-eslaviera|eslabiar zaharra]], [[latina (argipena)|latina]], [[germaniera]], [[yiddish|yidisera]], [[hebreera]] eta [[turkiera]]. Hiria [[Babiloniar Inperioa|Babiloniarekin]] ere alderatu zen. Talde bakoitzak ekarpen bana egin zuen hiriko bizimoduan, eta erruz garatu ziren artisautza, zientzia edota merkataritza salerosketa.
 
XVII. mendeak atzerapauso ugari ekarri zituen, erkidegoa gerretan sartuta aritu baitzen. Errusia eta Poloniaren arteko gerra garaian (1654 – 1667), errusiarrek eta saxoniarrek Vilnius okupatu zuten. Hiria hartu eta su eman zioten, eta biztanleria erail zuten. [[Iparraldeko Gerra Handia]] bitartean, suediar armadak hiria hartu zuen. 1710eko izurrite bubonikoak 35.000 hiritar hil zituen; 1715, 1737, 1741, 1748 eta 1749ko suteek hiria oraindik eta gehiago hondatu zuten. Vilniusek ordura arteko oparotasuna galdu bazuen ere, XIX. mendean, biztanleria hazi egin zen 20.000 izatera iritsi arte. Ipar Europako hiririk handienetako bat izan zen orduan.