Dionisio II.a Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Dionisio II.a Sirakusakoa''' edo '''Dionisio Gaztea''' ({{circa|[[K. a. 397]]}}-[[k. a. 343]]) [[Sirakusa]] gobernatu zuen k. a. 367tik k. a. 357ra eta berriz 346tik 344ra.[[File:Syrakus, 50 litre di dioniso I e II, 375-345 ac. ca..JPG|thumb|right|200px|Dionisio Gaztea]]
'''Dionisio II.a Sirakusakoa''' edo '''Dionisio Gaztea''' ({{circa|[[K. a. 397]]}}-[[k. a. 343]]) [[Sirakusa]] gobernatu zuen k. a. 367tik k. a. 357ra eta berriz 346tik 344ra.
[[Dionisio Zaharra]]ren semea zen. Aita hil zenean K. a. 367an, gobernatzen hasi zen, bere osaba Dion filosofoaren gainbegiratzepean. Dionek onartzen ez zuenez Dionisioren bizimodu libertinoa, haren maisu [[Platon]] inbitatu zuen Sirakusa bisitatzera. Elkarrekin saiatu ziren gobernu moderatuago bat jartzen non Dionisio errege-filosofo eredu bat izango baitzen. (ikusi Platonen ''zazpigarren gutuna'').
Hala ere, Dionen erreformen kontrakoekin eta [[Filisto]] historialariarekin, Dionisiok lortu zuen osaba boteretik kentzea, K. a. 366an. Dionen gidaritzatik gabe, Dionisioren gobernua ez zen gehienen gustukoa izan, gobernatzean eta armada agintzean oso ezgai zelako. Platonek Dionisiori eskatu zion Dion etortzeko baina tiranoak hori egin beharrean, osabaren finantzak eta propietateak bahitu zituen eta haren emaztea beste gizon bati eman zion.
6 ⟶ 7 lerroa:
Dionek, Esparta eta beste Greziako hiriekin, armada txiki bat antolatu zuen eta Sirakusara bueltatu zen (K.a 357an) biztanleen pozerako. Hiria erraz hartu zuen (K.a. 356an), [[Ortigia]] zitadela blokeatu ondoren, Dionisio une horretan [[Kaulonia|Kaulonian]] zegoelako. Dionisio laster itzuli zen Ortigiara eta handik alferrikako erasoak egin eta gero bake elkarrizketak antolatu zituen. Azkenean, zitadelan goarnizio bat utzi zuen bere semea Apolokratesen agindupean eta [[Lokros]] hirira erbesteratu zen. Urte baten buruan, Ortigia gosez errenditu zen (K. a. 354). Hala ere, Dionek ezin zuen garaipenaz gozatu bere guardiak erail zuelako.
 
Erbestean, Dionisio Lokrosko tiranoa bilakatu zen eta tokiko biztanleak krudelkeriaz tratatu zituen. K. a. 346an, jakinaren gainean zegoenean Dion hil zela haren ofizialen eskuetan, Sirakusara itzuli zen<ref>{{erreferentzia|izena= H. |abizena= Bengtson |izenburua= El mundo mediterráneo en la edad antigua. Griegos y persas |orrialdea= 223}}</ref>. Lokri utzi bezain pronto, lokriarrak matxinatu ziren, eta goarnizioa garaitu ondoren, [[File:Dionisio-si-consegna-a-timoleone.gif|right|200px|thumb|Dionisio II.a Timoleoni errendituz]]Dionisioren emazteaz eta alabez mendekatu ziren. Dionisiok kontrolatu zezakeen Sirakusa ezegonkortasun politikoari esker, baina sirakusarrak ez zeuden inoiz berarekin gustura egon.
 
Aurreko urteetan, Siziliako anitz hiri aldendu ziren Sirakusatik, tokiko tiraniak antolatuz.
Hauetako asko sirakusarrekin Dionisioren kontra matxinatu ziren eta, berriz ere, Ortigia zitadela setiatu zuten.
[[File:Dionisio-si-consegna-a-timoleone.gif|right|200px|thumb|Dionisio II.a Timoleoni errendituz]]
Garai horretan, K. a. 344an, [[Timoleon]] Siziliako inbasioari hasiera eman zion. Dionisiok, bazekienez ezin zuela irabazi, Ortigiaren errendizioa antolatu orduko Korintora ibiltzeko baimena lortu zuen. Harrez geroztik, hiri honetan bizi zen gero eta pobreago.