Folklore: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Grimm anaiak
4. lerroa:
Herri edo nazio baten kontuak, musika, dantza, ahozko historia, atsotitzak, txisteak, usadioak eta ohiturak biltzen ditu.
 
Izena [[1846]]ko [[abuztuaren 22]]an [[William Thoms]] [[arkeologia|arkeologo]] britainiarrak proposatu zuen, berak ordura arte izendatutako «antigoaleko herrikoiak» deitzeko. Hitza laster zabaldu zen adituen artean [[Dan Ben-Amos]] [[Pennsylvaniako Unibertsitatea]]ren irakasleari esker. Folklore azterketak [[XIX. mendea]]n hasi ziren. Lehen azterlariek nekazarien mundua hartu zuten aztergai, eta mundu modernotik nolabait kanpo ziren beste taldeak, ijitoak esate baterako. Haien helburua antzinako ohiturak eta usteak gordetzea zen, era horretan gizadiaren barne historia berregin ahal izateko. [[1812]]an [[Grimm anaiak|Grimm anai]]ek argitaratu zituzten Alemanian lehen maitagarrien ipuinak; haiei jarraiki Europa osoan hasi ziren ikerlariak genero askotako herri literatura jasotzen eta argitaratzen: ipuinak, kantak, esaera zaharrak, musika, eskulanak, antzeak. Sarritan abertzaletasuna zen lan horien bultzatzaile: talde baten folkloreak etnia nortasuna indartzen zuenez gero, maiz agertu zen folklorea askatasunaren eta nazio batasunaren aldeko borroketan. Ikerketek aurrera egin ahala, metodoa hobetu egin zen, eta analisi konparatiborako sailkapen baliozkoak egin ziren. Finlandar aditu talde batek, [[Kaarle Krohn]]en gidaritzapean, ikerketa metodo historiko-geografikoa garatu zuen: aztergaia lekuan eta espazioan kokatu, banaketa ereduak aztertzeko eta jatorrizko formak berregiteko. Metodo hau, estatistika erabiltzen zuena eta hasierakoa baino zehatzagoa, izan zen nagusi [[XX. mendea]]ren lehen erdian.
 
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, joera berri bat sortu zen, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] batez ere: interesa ez zen mugatu nekazari taldeetara, ikusi baitzen hirietan ere badirela gizatalde bereziak, nortasun jakin bat ematen dieten antzeak, ohiturak eta balioak dituztenak. Era berean, iragana ezean mundu modernoa ere hasi zen aztertzen, jatorrira jo beharrean oraingo esanahiak eta funtzioak bilatu nahian; tradizioaren aldaketa eta egoera berrietara egokitzea hondatzea zelako ustea baztertu zen. Azken ikuspuntua soziologikoa eta funtzionalista da: gertaera bat bere ingurune osoan baino ez da ulertzen; kontalariaren edo abeslariaren biografiak eta nortasunak, hark gizataldean duen zereginak, errepertorioak eta antzeak, entzuleen zeregina, eta jarduera gertzatzen den uneak, denek moldatzen dute folklore esanahia.