Mugimendu modernoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Fernando García Mercadal
7. lerroa:
[[Weimar]]ren, [[Bauhaus]] eskola ([[1919]]) sortu zen garaian, arkitektura-proiektuaren eta produkzio industrialaren arteko harremanak azpimarratzen zituen [[Walter Gropius]]ek, artea ez baitzen jadanik ulertzen balio historikoen metaketa gisa. Mende-hasierako arkitekto eraginkorrenak, Gropius, [[Ludwig Mies van der Rohe|Mies van der Rohe]] eta [[Le Corbusier]], bat zetozen arrazionalismoaren oinarrizko ideietan, alegia, industrializazioak, modu ''arrazionalez'' erabiliz gero, gizarte-injustiziatik askatuko zituela herriak. Arrazionalismoaren ideologia optimista hori –azken finean, [[kapitalismo]]aren garatzeko beharra interpretatzen zuena–, laster identifikatu zen arkitektura modernoarekin.
 
Arrazionalismoa oso azkar zabaldu zen Europa osoan, erakusketa eta lehiaketa bitartez, besteak beste; eta laster bihurtu zen kapitalismoaren bilakaeraren arkitektura-hizkuntza. Eta, kapitalismoa nazio gaineko egituretan zabaltzen hasi zen bezala, era berean arrazionalismoak ere nazioarteko zabalkundea eta itxura hartu zituen. Espainian, [[Fernando García Mercadal]] arkitekto zaragozarra, [[Frankfurt am Main|Frankfurteko]] (1929) eta [[Brusela]]ko biltzarretan (1930) parte hartu zuena, izan zen mugimendu honen aitzindaria, [[Martín Domínguez]] donostiar arkitektoaren laguntzarekin; izan ere, Le Corbusierrekin ikasia zen Domínguez.
 
Europa osora zabaldu ondoren, baita [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunera]] ere, [[Bigarren Mundu Gerra]] baino lehentxeago, [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetara]] heldu zen arrazionalismoa, [[faxismo]]ak eta [[nazionalsozialismo|nazismoak]] Europatik erbestera joandako arkitektoek eramanda. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, ordea, eta proposamen eta hizkuntza berria zen heinean, ahitu egin zen arrazionalismoa: estilo huts bihurtu zen, errepikatzen zen formula besterik ez, eta orduantxe lortu zuen mundu osora zabaltzea.