Perspektiba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Historia: Barne lotura zuzenketa: Leon Battista Alberti
8. lerroa:
 
== Historia ==
Perspektibaren legeak, espazioa eta bolumena irudikatzeko antzea sortu zutenak, [[Pizkundea|Errenazimentuan]] eman ziren ([[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]], [[Leon Battista Alberti|Alberti]], [[Massacio]], [[Van Eyck]]); lege horiek aplikatuz, koadro bateko gauzakiak batzuk besteak baino urrutiago (edo gertuago) zeudela adierazteko, urrunekoa gertukoa baino txikiagoa irudikatzen zuten; zenbat eta urrunago egon orduan eta txikiagoa izaten zen gauzakia, eta ikuslearen ikuspuntuari zegokion irudizko gune batean biltzen ziren lerro sistema baten arabera moldatzen zuten irudia. Errenazimentuko perspektibak eragin handia izan zuen, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldean]] batez ere, eta perspektibaz lortutako emaitza bikainei esker Mendebaldeko arteak [[Ekialdea (kultura)|Ekialdekoaren]] maila gainditu zuen.
 
Lerro sisteman oinarritutako perspektiba, artean ez ezik, arkitekturan, ingeniaritzan eta beste zenbait alorretan ere oso erabilia da, eraikuntza edo dena delakoa egiten hasi aurretik amaitzean nolakoa izango den ikusteko aukera ematen duelako. Aipatzekoa da beste perspektiba mota bat, [[perspektiba atmosferiko]]a, perspektiba koloreen eta argi-itzalen kontrastearen bidez adierazten duena.