Hubble espazio teleskopioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t +barne lotura: irudi-bereizmen
t →‎Deskribapen teknikoa: +barne lotura: zirkuitu-labur
20. lerroa:
[[2006]]ko [[ekainaren 14]]an [[zundaketa kamera aurreratu]]ak (ACS ingelesezko siglez), teleskopioan funtsezko tresnetako bat, funtzionatzeari utzi zion. Arrazoia, elikatze nagusiko zirkuituan gehiegizko boltaje arazo bat, eta laguntza sistema aktibatuz konpondu ahal izan zen. [[Ekainaren 30]]ean, ACSa berriz behar zen bezala funtzionatzen hasi zen. [[2006]]ko [[urriaren 31]]n, [[NASA]]ko administratzaileak, mantenu misio baten onarpena iragarri zuen. 11 egun iraungo den misio hau, [[2008]]ko udazkenean egin beharrekoa zen, eta, egin beharreko lanen artean, bateria berriak, angeluar handiko hirugarren kamera eta espektrografo berri bat instalatu eta giroskopio eta, beharbada, STISaren konponketa daude.
 
[[2007]]ko urtarrilak 27an, ACSak, berriz funtzionatzeari utzi zion, izan zuen [[zirkuitu-labur|zirkuitulabur]] baten ondorioz. Hasiera batean, detektagailu guztientzako, kaltea konponezina zela pentsatu zen. Hala ere, horietako bat konpondu ahal izan zen (SBC delakoa), eta, gaur egun, beste biak (WFC eta HRCa) hurrengo konponketa misioan konpontzea posible ote den aztertzen ari da. Misio horretan instalatuko diren WFC3 eta COS tresna berriek eragina izango dute azken erabakian, eta, beharrezkoago ote den ACS edo STISa konpontzea (astronautek ontzitik kanpo igaro dezaketen gehienezko denbora tarte bat dago, eta tresna bat konpontzeak, ordu askotako lana behar du gutxienez). Bitartean, Hubble teleskopioak, ikerketentzako erabilgarri dauden beste tresnak erabiliko ditu.
 
== NASAk, apustu bakarrera jokatzen zuen guztia ==