Elikatze-iturri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sare elektriko -> hornidura elektriko (+barne lotura)
t →‎Elikatze iturri kommutatua: +barne lotura: zirkuitu-labur
58. lerroa:
Kommutazioaren [[Pultsu zabalera modulazio|lan zikloa]] haunditu egiten da [[potentzia elektriko|potentzia]] eskaera haunditzen den neurrian.
 
Elikatze iturri kommutatuek askotan segurtasun ezaugarriak barneratzen dituzte, halanola korronte mugatzea edo ''palanka'' zirkuituak (''crowbar''), gailua eta erabiltzailea kalte elektrikoetatik babesteko. Korronte haundiko potentzia galtze ez-normal bat antzematen bada, elikatze iturri kommutatuak [[zirkuitu-labur]] bat dela ulertu eta bere burua itzali dezake kalteak egin aurretik. [[Ordenagailu]]en elikatze iturri askok [[txartel nagusi]]ari bidaltzen zaion ''tentsio maila egoki'' seinale bat ematen dute; txartel nagusiak seinale hau ez badu jasotzen ez da lanean hasten, eta honela tentsio ez egokiekin lan egitea ekiditen da.
 
Elikatze iturri kommutatuek irteerako korronte minimoarentzat muga absolutu bat daukate. Potentzia maila batetik gora bakarrik egin dezakete lan, eta puntu horren azpitik ez dute funtzionatzen. Karga gabeko egoeran, potentzia mozte zirkuituaren maiztasunak abiadura oso haundia hartzen du, transformadore isolatuak [[Tesla haril]] baten antzera jokatuko duelarik, eta tentsio oso altuko pikoen ondorioz kalteak sortu. Babes zirkuitudun elikatze iturri kommutatuak, abiarazterakoan kargarik ez dutela antzematen badute era azkarrean itzaltzen dira. Elikatze iturriari ''fikziozko'' karga bat (''dummy load'') edo bonbilla bat gehitu ahal zaio karga primario bat konektatuta ez daukanean.