«Siux»: berrikuspenen arteko aldeak

85 bytes added ,  Duela 5 urte
t
→‎Historia: barne lotura zuzenketak
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
t (→‎Historia: barne lotura zuzenketak)
XVII. mendearen erdian [[espainiar]]ren bidez zaldiaz baliatzen hasi ziren, eta horrek aldaketa handiak ekarri zituen haien bizitzan. Taldea zuten oinarrizko gizarte antolamendua, aginpidea buruzagi baten eta agure batzorde baten esku zegoela. Siuxak [[gerrari]]ak ziren, eta gerrako balentrien arabera neurtzen zuten gizonaren ausardia. [[Eguzkiaren dantza]] zuten erlijiozko ospakizunik garrantzitsuena.
 
XIX. mendearen hasieran zuriak siuxen lurraldeetan sartzen hasi ziren eta 1815eko, 1825eko eta 1851ko hitzarmenen bidez siuxen lurraldearen zati handi bat bereganatu zuten, eta [[Dakota]], [[Nebraska]] eta [[Montana]]ko [[amerindiar erreserba|erreserbetan]] bizitzera behartu zituzten. Mende horretan etengabeak izan ziren siuxen eta zurien arteko gerrak. 1875ean [[Hego Dakota]]ko [[Black Hills]]en urrea aurkitu izanak [[kolono]] asko erakarri zituen, eta burdinbidea eraikitzeko lanek [[bisonte]]a desagertzea ekarri zuten. Orduan areagotu ziren zurien eta siuxen arteko gatazkak. [[Hodei Gorri]], [[Zaldi Ero]], Gall eta, batez ere, [[Zezen Eseri]] buruzagien agindura siuxek gogor eraso zioten [[Ameriketako Estatu Batuetako Armada|Estatu Batuetako armada]]ri [[Little Big Horngo gudua]]n eta [[George Armstrong Custer|Custer jenerala]] hil zuten. [[Sherman jenerala]]k sarraski handia egin zuen [[Wounded Kneeko sarraskia|Wounded Kneeko gudua]]n; siuxak garaitu zituen, eta erreserbetan bildu.
 
1973an, [[American Indian Movement]] taldeko 300 bat indiarrek [[Wounded Knee (Hego Dakota)|Wounded Knee]] hiria hartu zuten, beren eskubideak aldarrikatzeko. Gaur egun 50.000 siux bizi dira [[amerindiar erreserba|erreserbetan]].