Parte Zaharra (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa:
[[1813]]ko [[abuztuaren 31]]ko [[Donostiako setioa]]aren ondorioz guztiz suntsitu bazen ere ([[Abuztuaren 31 kalea]] besterik ez zen zutik gelditu), hiriko eraikin zaharrenak auzo honetan mantentzen dira. Hurrengo 36 urteetan zehar berreraiki zen. Zutik gelditu ziren eraikin bakarrak ''Trinitate kaleko'' etxeak, gaur egungo [[Abuztuaren 31 kalea]], eta hiru eraiki erlijiotsu izan baitziren, [[Santa Maria basilika]] (XVIII. mendea), [[San Bizente eliza (Donostia)|San Bizente eliza]] (XVI. mendea) eta [[San Telmo museoa|San Telmo komentua (XVI. mendea, gaur egun San Telmo museoaren barnean)]]. Parte Zaharra hurrengo 36 urteetan zehar berreraiki zen.
 
[[1863]] urtera arte Donostiako hirigunea auzo honek osatzen zuen. [[1863]]ko [[apirilaren 22]]an, Errege Dekretu batek Donostia gotorleku militarra izatetik utzi ziola zioela eta, agintariek Parte Zaharra inguratzen zuten [[Donostiako harresiak|harresiak]] eraitsitzeko baimena eman zen, honela [[Boulevard (Donostia)|Bulebarretik]] hegoaldera egungo [[Donostiako zabalgunea|Donostiako hiriguneko zabalgunea]] eraikitzeko, eta ekialdera[[Donostiako ekialdeko zabalgunea]], Urumea ibaiaraino. Une hartantxe Donostiak 15.000 biztanle zituen, haitetatik 10.000 inguru 10 hektarea gutxi gorabehera zituen Parte Zaharreko harresitutako eremu honetan bizi ziren.
 
== Gastronomia ==