Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Barroko garaiaz geroztik europar hirigintza: barne lotura zuzenketa: Haussmann baroia
258. lerroa:
* '''Place Royale:''' Berpizkundean gertatu zen bezala, geometria zorrotzeko plazak garrantzi handia hartu zuen hiriaren eraketan. Garai politikoen harira, ordea, plaza tokiko errege-erreginen estatua baten inguruan antolatuko da, monarkaren irudia laudatzeko asmoz. Oso adibide famatua da, Frantzian, [[Luis XIV.a Frantziakoa|Louis XIV]] erregearen omenez [[Jules Hardouin-Mansart|J.H. Mansart]] arkitektoak eraikitako [[Place Vendôme]].
 
* '''Absolutismoaren hirigintza:''' Gobernu absolutuek beren nahiak errez gauzatzen zituzten; ondorioz, hiri-berriketa prozesuek ez zuten kontsentsuaren bidea jarraitu behar eta, zenbaitetan, emaitza ikusgarriak lortu ziren garaiko hirigintzan. [[Sixto V.a|Sixto V.ren]] mandatu motzean, Aita Sainduak eta kide zuen [[Domenico Fontana]] hirigile eta arkitektoak Erroma erabat itxuraldatu zuten, zazpi erromes-elizen lotura helburu zuen ekimenarekin. Funtsean, "Sixto V.ak argi eta garbi antzeman zuen hiriko lekualdaketa sistemak diseinu orokorraren ideia erabat zuela beharrezko"<ref name="ftn31"><sup>Morris, ''Historia de la forma urbana'', 201.</sup></ref>.Aipagarria da, nahiz eta Neoklasiko garaian barneratu, bi mende geroago suertatutako ekimena: [[Napoleon III.a]]k, [[HaussmanHaussmann baroia|Haussman]] baroiarekinrekin batera, Parisko hiri-bilbea Sixto V.ak Erroman egin bezala eraldatu zuen. Egitasmo horretan Barroko irizpide denak bete zituen Parisko hiriko alkatea zen Haussmanek; etorbideak ireki ziren, hiriko traza zuzendu eta ardatz bakoitzaren muturretan aparteko eraikinen bat kokatu. Hiriaren plangintza uniformea lortzen da horrela; [[Kenneth Frampton]]-en hitzetan, "''quartiers'' tradizionaletan antolatutako hiritik, (...) "kapitalismoaren sukarrak" batutako metropoli batera pasa zen"<ref name="ftn32"><sup>Kenneth Frampton, ''Historia crí­tica de la arquitectura moderna'' (Gustavo Gili, 1998), 24.</sup></ref>.
 
==== Amerikako hiri kolonialak ====