Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Islameko hiriak iberiar penintsulan: barne lotura zuzenketa: Guadaleteko gudua
t →‎Hiri-zentroen berpizkundea: barne lotura zuzenketa: Vittorio Gregotti
348. lerroa:
Brasilia eraikitzen hasi eta hamar urteren buruan [[Aldo Rossi]] arkitekto italiarrak ''Architettura della città <ref name="ftn57">''Aldo Rossi, La arquitectura de la ciudad (Editorial G. Gili, 1976).''</ref> ''argitaratu zuen. 60ko hamarkadan bogan zegoen estrukturalismoaren eragin handia jaso zuen obrak, eta hiriaren morfologia aztertzea proposatzen zuen, horretarako haren "morfemak" aztertuz, hots, hiriaren egitura osotzen zuten zati txikienak, tipoak. [[Charles Jencks]]-ek arkitektura kritikoak izendatu zuen, Rossiren obra arkitektura edo hirigintza postmodernoa<ref name="ftn58">Charles Jencks, ''The language of post-modern architecture'' (Rizzoli, 1984).</ref> estreinako aldiz arkitekturarako erabiliz.
 
Rossi ''La Tendenza'' deituriko talde neo-errazionalistaren parte zen, [[Carlo Aymonino]], [[Manfredo Tafuri]], [[Giorgio Grassi]] edota [[VittirioVittorio Gregotti]] arkitektoak bezala. Talde honek hirigintza postmodernoaren oinarriak ezarriko ditu.
 
Oinarri hauek hiru zutabez zeuden osotuta: bat, hirigintza diziplina zientifikoan bilakatzea, eta diziplina honen lanabesekin teoria koherente bat eratu. Bi, estrukturalismoak emandako analisirako tresnetaz baliatuz, hiriaren egitura aztertzea. Azkenik, identitatearen garrantzia goraipatzen da, sekulako garrantzia hartu zuen tipo edo tipologia bizitzeko eraren erakusletzat hartu baitzen, eta ez bakarrik formaren inguruko zerbait. <ref name="ftn59">Vázquez, ''Ciudad hojaldre'', 10.</ref>