Entzimen zinetika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
'''Entzimen zinetikak''' [[Entzima|entzimek]] katalizatzen dituzten erreakzio biokimikoen abiadura aztertzen du. Jakina denez, entzimek erreakzio horien abiadura areagotzen dute substratuen aktibazio-energia jaisten dutelako.
 
[[Aktibazio energia]] erreakzionatuko duten [[Molekula|molekulei]] beren [[lotura kimiko]]ak apurtzeko eman behar zaien energiari deritzo. Lotura kimikoen arabera aldatzen du aipatutako aktibazio- energiak: [[lotura ioniko]] batean energia hori oso txikia da (ClNa, esaterako, erraz disoziatzen da Na<sup>+</sup> eta Cl<sup>-</sup>-an). [[Lotura kobalente]] bat apurtzeko, aldiz, aktibazio-energia askoz handiagoa da.
 
Entzimen zinetikak eskuineko irudian agertzen den mota horretako grafikoa osatzen du. Ikusten denez, entzimaren kontzentrazioa konstantea bada, substratuaren kontzentrazioa handitu ahala erreakzio biokimikoaren abiadura areagotzen da, harik eta substratu-kontzentrazio jakin bateraino iritsi arte. Gero abiadura gelditzen da entzimaren asetasuna gertatzen delako: ez dago nahiko entzimarik gehiegizko substratu horrekin erreakzionatzeko, entzima/substratu konplexua (ES) sortzeko.