Tollan-Xicocotitlan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketak
8. lerroa:
| '''Izena:''' || Tula gune arkeologikoa
|-
| '''Kokapena''' || [[Tula de Allende]], [[Hidalgo (Mexiko)|Hidalgo estatua]]<br />{{MEX}}
|-
| '''Kultura''' || [[Tolteka]]
15. lerroa:
|}
 
'''Tollan-Xicocotitlan''' ('''Tula''' gisa ere ezaguna) [[Mexiko]]ko antzinako hiri bat da, egungo [[Tula de Allende]] hiritik ([[Hidalgo (Mexiko)|Hidalgo estatua]]) gertu dagoena.
 
== Historia ==
 
Iparraldetik eta [[Teotihuacan]] hiritik etorritako [[ToltekakTolteka|toltekek]] sortu omen zuten [[856]]an. Apaiz-aristokrazia batek izan zuen aginpidea mende eta erdi bitartean; garai horretan [[Quetzalcoatl]] jainko bakezalea gurtzen zuten, giza sakrifizioak debekatzen zituena. Baina [[999]]an kanpoko osteak etorri eta [[Tezcatlipoca]] jainko gerrazalea, giza sakrifizioak eskatzen zituena, ezarri zuten jainkotzat. Orduan, gerrarako gizarte-antolamendua nagusitu zen, eta Tularen eragina erdiko ordokian barrena zabaldu zen, harik eta [[1168]] inguruan Tula gainbeheran hasi zen arte.
 
[[1941]]ean hasi ziren Tulako aztarnen indusketak. Hirigunea muino baten inguruan dago; muinoaren gainean plaza handi bat dago, jauregiz, tenpluz eta pilotaleku batez inguratua. [[Tlahuizcalpantecuhtli]] jainkoaren tenplua edo Goizeko Izarrarena da eraikin nagusia. Garrantzi handikoak dira, halaber, [[Coatepantli]] edo sugeen horma, erlijiozko ospakizunak egiteko lekua, giza bihotzak jaten ari diren animaliak irudikatzen dituzten behe-erliebeak eta ''[[Chac Mool|Chac-mool]]'' estatuak.