«Haemophilus influenzae»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
{{lanean|Josu}}
 
{{taxotaula automatikoa
| taxon = Haemophilus influenzae
 
== Patogenia ==
 
Haemophilus influenzae ohiko bakterioa da giza organismoan: gizabanako askok daramate bakterioa, [[saprofito]] moduan, inongo gaitzik jasan gabe (batez ere ahoan eta nasofaringean).
 
Gizakia da bakterio honen gordeleku bakarra <ref> Basaran Miren eta Umaran, Adelaida ''Mikrobiologia medikoa'' E.H.U.ak argitaratuta, 214-216 orr. </ref>.
 
Aipatu den bezala, bakterio honen andui batzuek [[zelula horma]]ren gaineko kapsula dute. Kapsula honek mikrobioaren [[birulentzia]] areagotzen du, [[makrofago]]en eta beste zelulen [[fagozitosi]]a ekiditen duelako. Andui kapsuladunek gaitz larriak eragiten dituzte: haurren [[meningitis]]a, esaterako, eta baita [[pneumonia]] eta [[epiglotitis]]a ere. Kapsularik gabeko anduiek birulentzia gutxiago dute, eta hain larriak ez diren gaitzak sortzen dituzte ([[otitis]]a, [[sinusitis]]a...).
 
1990. urtean mota honetako meningitisaren aurkako [[txerto]]a lortu zen, H. influenzaek haurrengan sortzen duen infekzioaren ondorio larriak prebenitzen dituena. Hego Euskal Herrian txerto hori umeen txertaketa egutegian ezarrita dago.
 
Haemophilus influenzaek erresistentzia garatu du [[penizilina]]rekiko. Mikrobioa sentikorra da, aldiz, [[Zefalosporina|zefalosporine]]kiko ([[zeftriaxona]]), [[kloranfenikol]]arekiko eta [[amoxizilina]]rekiko, hauek izanik erabilitako antibiotikoak mikrobioak sortutako gaitzak tratatzeko.
 
 
11.739

edits