Okozias Judeakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Joram Judakoa
1. lerroa:
'''Okozias Judakoa''' ([[hebreera]]z אחזיהו המלך) [[Juda]]ko errege bat izan zen, [[Joram Judakoa|Joram]] eta [[Atalia]]ren semea, hau, [[Israel]]go [[Ahab]] erregearen alaba zelarik. Okozias, errege, 22 urte zituenean bihurtu zen, Ahaben etxearen 42. urtean (2 Kronikak 22:2). William F. Albrightek, Okoziasen erregealdia, [[K. a. 840ko hamarkada|K. a. 842an]] datatu du, E. R. Thielek, [[K. a. 840ko hamarkada|K. a. 841]] dioen bitartean. Bere ama Ataliaren eraginpean, lan metodo berriak sartu zituen, hebrearrak iraindu zituenak.
 
Israelgo erregea zen bere osaba [[Joram Israelgoa|Joram]], aramaikoen errege zen [[Hazael]]en aurkako arrakastarik gabeko espedizio batean lagundu zuen. Joram, guduan zauritua izan zen, eta Okozias [[Jezreelgo harana|Jezreelen]] bisitatzera joan zenean, [[Jehu]]ren matxinadaren erdian harrapatuta geratu zen. Okoziasek, ihes egin behar izan zuen bere bizia salbatzeko, baina [[Gur]]reko pasabidean zauritua izan zen, eta, beraz, [[Megiddo|Megidoko]] muinora iristeko haina indar baino ez zitzaion geratu, bertan hil zelarik ([[2 Erregeak]] 9:22-28). Honela, bere erregealdiak, urte bete inguru baino ez zuen iraun.