«Haemophilus influenzae»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
 
Bakterio honen [[genoma]] osoa 1995ean sekuentziatu zen. 1740 [[gene]]k osatzen dute genoma hori <ref> Fleischmann R, Adams M, White O, Clayton R, Kirkness E, Kerlavage A, Bult C, Tomb J, Dougherty B, Merrick J (1995). «Whole-genome random sequencing and assembly of Haemophilus influenzae Rd». Science 269 (5223): 496–512. [https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pubmed/7542800?dopt=Abstract]</ref>
 
== Ezaugarriak ==
 
Haemophilus influenzae bazilo [[Gram tindaketa|Gram]] negatiboa da, oso pleomorfikoa (itxuraz aldatzen du). [[Anaerobio fakultatibo]]a, ez da mugikorra. [[Oxidasa]] (+). Andui batzuek ([[birulentzia]] handienetakoak) kapsula dute, baina beste batzuek ez.
 
Haemophilus influenzae da [[Transformazio (genetika)|transformazio]] genetikoa egin dezakeen bakterio urrietako bat <ref> Ingraham, J; Ingraham, C.: Introducción a la Microbiologia, vol. 1: 163 orr </ref>
 
[[Haemophilus]] generoko bakterio guztien antzera, H. influenzae odola behar du egoki hazteko (hortik datorkio izena). Izan ere, beste bakterioen aldean hemofiloek ezin dute hainbat [[molekula]] sintetizatu: [[hemina]]k eta [[porfirina]]k, besteak beste, bakterioen [[zitokromo]]ek behar dituztenak. Molekula hauek odolaren [[globulu gorri]]etan ugariak direnez, Haemophilus laborategian hazteko [[hazkuntza-ingurune|hazkuntza-inguruari]] odola gehitzen zaio beti (odol-agarra eta txokolate-agarra izanik mikrobio hauekin gehien erabiltzen diren hazkuntza-inguruak).
 
== Patogenia ==
 
 
== Erreferentziak ==
11.730

edits