«Iturrigorri»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
| kokapena = kokapenmapa
}}
'''Iturrigorri''' edo Peñascal, [[Bilbo]]ko auzoa da. [[Errekalde (Bilbo)|Errekaldeko]] barrutian dago kokaturik, zazpigarren barrutian alegia. Auzoak 1.921 biztanle eta 0,18 kilometro karratuko azalera dauka ([[2006]]an [[Bilbo]]ko udalak emaniko datuen arabera). Auzoa ibarbide estu batean kokatzen da, [[Errekaldeberri]] auzoaren mendebaldean, [[Arraitz (mendia)|Arraitz]] mendiaren ondoan.
 
Ibarbidearen estutasuna dela eta, kale bakarra dago auzoan, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen errepidea alegia. Errepide horren bi alboetan etxebizitzak daude. Etxebizitza gehienak [[1950eko hamarkada]]tik eraiki ziren, gehienbat [[Bilbo]]ra zetozen etorkinak. Horregatik [[Espainia]]n jaiotako biztanleria nagusi da auzoan. Etxebizitza horietaz gain, ondoko mendietan ere etxeak egin zituzten, auzoaren beheko aldetik eskaileren bidez eskuragarriak.
17.405

edits