Genozidio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t Barne lotura zuzenketa: Nurenbergeko epaiketak
2. lerroa:
 
[[Fitxategi:Srebrenica massacre memorial gravestones 2009 1.jpg|thumb|right|300px|[[Srebrenica]]ko [[masakre]]aren omenezko [[oroitarri]]ak.]]
Genozidiorako bide asko erabili izan dira; [[gose]]z hiltzen utzi, haurdun geratzen diren emakumeak haurrak galtzera behartu, eta abar. [[Nazio Batuen Erakundea|Nazio Batuek]] genozidioa krimentzat hartu zuten (1948), [[Nurenbergeko epaiakepaiketak|Nurenbergeko epaien]] ondoren.
 
Historia osoan ez da ezagutu XX. mendean adinako genozidiorik. Milioika heriotza horiek guztiak ez dira gerraren ondoriozkoak izan, arraza, etnia, erlijio edo politika talde desberdinen aurkako hilketa berariazkoak eta sistematikoak eraginak baizik. XX. mendeko lehen genozidio jendetsua 1915 eta 1923 bitartean gertatu zen: [[turkia]]r gobernuak 600.000-1.500.000 [[armenia]]r beren etxeetatik egotzi edo sarraskitu zituen. Hala ere, azkenaldiko genozidio kasurik zoritxarrekoena [[Alemania]]k 1930 eta 1940 artean Europako [[judu]]ak desagerrarazteko egin zuena izan zen. 1945ean [[Bigarren Mundu Gerra]] amaitzerako, 12 milioi pertsona hil zituzten naziek; horietatik sei milioi juduak ziren, eta gainerakoak [[ijito]]ak, [[homosexualitate|homosexualak]] edota [[eslaviar]]rak. Urte hartan bertan, [[Nurenberg]]eko epaitegiak [[holokaustoa]]ren arduradunak epaitu zituen, eta gizabanakoaren erantzukizun printzipioa arautu zuen.