Urretxu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
142. lerroa:
* '''[[Corral-Ipeñarrieta jauregia|Corral-Ipeñarrieta]]''' jauregia (XVII. mendekoa) Iparragirre kalean kokatua dago eta gaur egungo udaletxea da. 1892. urtekoa da. Apaindura gutxiko fatxada soila du. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude nabari. Paretetan harriak kolore arrosak eta zainak hartzen ditu. Balkoiez apainduta dago eta [[zur]] landuzko hegal ederrak bukaera ematen dio.
* '''[[Faktorekua etxea]]'''
* '''[[Iparragirre kaleko etxe multzoa‎]]'''
* '''[[Ipeñarrieta jauregia]]''' (XVII. mendekoa). 1605. urtean eraiki zuten eraikina. Jauregi hau Irimo mendiko magalean kokatua dago eta herriko txoko guztietatik ikusten da. Bi pisu dauzka eta errektangeluaren teilatua. Hasiera batean Ipeñarrieta familia bizi izan zen, hala ere, gaur egun, baserri bezala erabiltzen da.
* '''[[Santa Barbara baseliza (Urretxu)|Santa Barbara ermita]]''' (XV. mendekoa). Irimo mendiko magalean dago, zelaiez inguratuta. Eraikin hau harriz, egurrez eta zementuz eginda dago. 1983. urtean berritu zuten. Laukizuzen itxurako baseliza honek teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu. Baselizarekin batera eraikinean taberna bat dago.