Urretxu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
138. lerroa:
[[Fitxategi:Corral Ipeñarrieta jauregia Urretxu.jpg|thumb|250px|[[Corral-Ipeñarrieta jauregia]], egungo udaletxea.]]
 
* '''[[Aizpuru enea]]''' (XVII. mendekoa), Jauregi kalean dago, herriko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago. Aurretik Aguado - Goñi familiaren etxebizitza izan zen, gaur egunean etxe publikoa den arren.
* '''[[Areizaga jauregia]]''' (Baroikoa) (XVII. mendekoa). XVII. mendean eraiki zen harriz eta egurrez egindako eraikin hau orduko hirigune historikotik kanpo, garai bateko errege bidean. Jauregiaren aurrealdean hiru armarri daude. Teilatuko azpialdea oso landua du. Sarrera nagusiaren goialdean honako hau azaltzen da gazteleraz idatzita: "La maldicion de la madre abrasa de raiz hijos y casa"<ref>[http://www.kulturweb.com/adm/ficha.asp?tipoficha=2&que=23&id=24&L_Id=9&idioma=eu Kulturweb] gunean</ref>. Eraikina gaur egun etxebizitzak eta lokalak bezala erabiltzen da.
* '''[[Corral-Ipeñarrieta jauregia|Corral-Ipeñarrieta]]''' jauregia (XVII. mendekoa) Iparragirre kalean kokatua dago eta gaur egungo udaletxea da. 1892. urtekoa da. Apaindura gutxiko fatxada soila du. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude nabari. Paretetan harriak kolore arrosak eta zainak hartzen ditu. Balkoiez apainduta dago eta [[zur]] landuzko hegal ederrak bukaera ematen dio.